Tolosa (Gipuzkoa)

Bazkaritan, babarruna eta patata

Bazkaritan, babarruna eta patata <p>Bazkaritan, babarrun gorria jan ohi zuten jeneralean. Patata egosia ogiarekin zopa eginda ere jaten zuten. Tolosatik ekartzen zuten fruta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-027-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bazkaritan, babarrun gorria jan ohi zuten jeneralean. Patata egosia ogiarekin zopa eginda ere jaten zuten. Tolosatik ekartzen zuten fruta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, gaiñontzen, eguneroko bazkaria normalen ze izaten zan?
- Hemen normalen ordun babarruna, gorrie. Babarruna. Hoi bai. Ta geo, baba beltxa´re bai, gari tarten eitten zan, ta ekarri´re itten zan baba [txuri-beltxa] zan hoi. Baiña normalen babarruna. Babarruna. Ta geo, patatak, ez oain bezela porruekin eo edozein berdurekin nahastuta, patatak, egosita izaten zien, zopa batzuk in ta hala jaten genittun. Ta geo baratxuri-zopa.
- Ta patatak nola iten zenituen?
- Patatak egosi ta geo zopa batzuk iten genixkon guk.
- Nola zopak?
- Ogie bota gaiñetik, haikin jateko. Anaiai asko gustatzen ta aitte zanai´e bai. Ta hola. Geo gazta ta Tolosaa juten zanen fruta pixka bat ta hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia