Gosaria eta bazkaria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: TOL-022/015
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
- Ta ze izaten zan egunerokotasunian zuek jaten zenduena, goizen talo ta esnia?
- Goizen talo ta esnea ta gu pixkat hazi o... nere gogon beti goizen urdaie ta arrautze ta ogie izaten zan generalen. Hoi bai. Ta eguardie etortzen zanen, berriz, haragi pixkat. Eunero kalea nola juten zien, beti pixkat ekartzen zuen. Ta askotan haragi salda ta beti izaten zan babarruna, eunero, hoi bai, ta aza ere bai. Guk aza egunero jaten gendun. Babarruna ta aza ta geo, baldin bazan, haragi pixkat. Guk, egia esaten dizut, ez gendun hola gose, ondo beti. Oain beti babarruna ta aza o hola, baiño behintzat goseik ez.
- Ta gosaltzeko egunero arrautza bai, e?
- Eunero o... bai, gehienen, arrautza ta urdaie o hola.
Egilea(k): edumugi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!