Tolosa (Gipuzkoa)

Taloa, ez; ogia, bai

Taloa, ez; ogia, bai Gerra denboran, taloa baino nahiago izaten zuen ogia. Ogi dezente egiten zuten etxean. Amak baino talo hobeak erretzen zituen arrebak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra denboran, taloa baino nahiago izaten zuen ogia. Ogi dezente egiten zuten etxean. Amak baino talo hobeak erretzen zituen arrebak.

Transkripzioa

- Nik behintzat taloa baiño, txarrena izanda're, ogie nahio nun. Mutil koskorra nintzela gerra denboran'e ogie txarrena bazan'e taloa baiño nahio nun nik... beti nahio izaten nun. Beste batzuk, berriz, taloa gustoa. Ta oain'e ez naiz talozalea izan behin'e. Batzuk, "taloa probatu behar diu"... nahi baezue probatu, nik ez zeukat /etzeukat/ inbidirik...
- Nahikoa janda [...]
- ... bai taloa jateko.
- Zuek goizetan adibidez taloa jango zenduen o goizetako´re ogiye izango [...]?
- Goizetan batzutan bai ta eguardin´e bai taloa jan izandu zan, gauen´e bai ta... nola zeon ogie ta. Baiño guk ogie dexente sortzen gendun e nolabait'e... ogie dexente.
- Etxen iten zenduen?
- Etxen , etxen itten gogoan dauket nik.
- Amak ingo zun?
- Amak, bai. Ama taloa erretzen´e ona zan. Baiño ama baiño hobea zan arreba, taloa erretzen. Bai. Donostin bizi da oain. Taloa erretzen oso ona. Harek itten zun taloa mehe-mehe-mehea. Ta haren taloa itten zan holaxe puztu-puztu. Handik zemaittek jaten zittun lau ta bost talo aide! zeati puztu mehe-mehe-mehea. Ta ama zanak itten zun berriz pixkat lodixeoa. Handik lehentxeo geatuko ziñen jaten. Hoi bai.

Egilea(k): edumugi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia