Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ezkontza egunean ogi zuria

Ezkontza egunean ogi zuria <p>Herrian badago oraindik urats iturri bat, baina hango ura ez omen da lehengoaren modukoa. Pilar ezkondu eta gero kendu zuten bainuetxea. Dendari batekin ezkondu zen. Ezkontza egunerako, okin lagun batek nahikoa ogi zuri eman zieten; errazionamenduko ogi-beltz garaian. Otordu bikaina izan zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herrian badago oraindik urats iturri bat, baina hango ura ez omen da lehengoaren modukoa. Pilar ezkondu eta gero kendu zuten bainuetxea. Dendari batekin ezkondu zen. Ezkontza egunerako, okin lagun batek nahikoa ogi zuri eman zieten; errazionamenduko ogi-beltz garaian. Otordu bikaina izan zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta hemen hor dau itturritxo bat horrena, uratsena; baiña eztau lehengo moruko hori botaten. Uratsa ezta lehengo morukua.
-Semea: Beste itturri bat be badao goixan.
-Eta princesa hori etorri zanian noiz, más o menos...
-Ez, ez, nik ez nauen /enauen/ ezautu princesaik.
-Baiñuetxiak noiz hasi ziran kentzen?
-Baiñuetxiak kendu?
-Semea: Ama jaixo baiño lehenao.
-Ez, kendu ez.
-Semea: Kendu ez, baiña berutza bai. Kendu eingo zan, nik Fernando ta ezauketan neuen. Ta Tere ta han egon zienak eta hori. Ni ezkonduta gero kendu auen. Lehenengo egon zien batzuk, gero egon zien beste batzuk administraziño eta... Baiña zan oso politta. Ni han neskatillakotia joan eta ikusten, eztakitzu? Oso balnearixo politta.
-Zenbat urtekin ezkondu ziñan?
-Ni hogeta bostegaz.
-Eta ezkontzak zelakuak izaten ziren?
-Orduen? Ezkontzia? Ez dakitzue /eztakitzue/ zelako ederra izen zan niria! Klaro, orduen ez auen oingo moruen erregaluak eta gauzak eta emuten eta holan hori ez zan. Baiña pasau ondo, oingo baiño hobeto. Oin diruai beira dauz joateko estranjerora ta, zenbat emuten dotsazun. Orduan ez euen [xemeirik]. Eta gu gitzen, gerra ostekua izan zan txarra, ez auen ezebe, baiña nire gizonak euken dendia, eta hari panaderixako batek emun otson ogixa zurixa indda, ta orduen bal-baltza jaten gauen, eta auena gutxi, razionamentuen. Nahikua ogi emun oskun. Eta gero ekarri auen garrafoikara ardau, koñak eta dana, baiña ein gauen taberna bat zerrau zana, baiña neure amak eta horrek, amen lagun batek, beziña batek bazkaixe ifiñi oskun. Egon gintzen asko bazkaitten. Eta ba ederto danok, hango hori ta bestie. Fíjate zelako ederto egongo gintzen, tio bat hiru egunien ez zala fan bere etxera.
-Hemen geratu zan?
-Hemen geratu zan. Eta beste koñato bat etxie ezin topau. Klaro, orduen gose-denporia zan ta, ez auen ezer, ta etorri zien inguruko primok eta traste guztiok ume danakin. Ume mordua euki gauen.
-Gizona: Ogi zurixa jaten. Ardaua ona ta pattarra.
-Ogi zurixa ta. Jatia zan orduen, ez zan jaten ta. Baiña pasau guk! Guk ezteixak ein gauen, baiña zelako eztaixak ein gauen! Ondo. Gure bodie hori izan zan, zegatik euki gauen ardaua nahikue, koñak nahikua euki gauen, ogixa zurixa. Eta gero amak eta ifinitta bazkaixa hango oillaskuak; eta guk..., ondo. Oso boda ona ein gauen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia