Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bainuetxe ospetsua Aretxabaletan

Bainuetxe ospetsua Aretxabaletan Bainuetxea egon zen Aretxabaletan, uratsa zuena. Larruazaleko pikorrak sendatzeko ona omen da ur hori. Kanpoko jende asko etortzen zen bainuetxera. San Lorentzo jaia, bainuetxera etortzen ziren udatiarrentzako jarri omen zuten. Madrildik etorritako udatiarrak jarri omen zioten herriko auzo bateri "Portasol" izena. Oillarixako ostatua zegoen bainuetxera etortzen zirenentzako. Moja Agustindarrak daude orain bainuetxe zaharrean. Inguruko beste herri batzuetan ere baziren orduan urats bainuetxeak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-041-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bainuetxea egon zen Aretxabaletan, uratsa zuena. Larruazaleko pikorrak sendatzeko ona omen da ur hori. Kanpoko jende asko etortzen zen bainuetxera. San Lorentzo jaia, bainuetxera etortzen ziren udatiarrentzako jarri omen zuten. Madrildik etorritako udatiarrak jarri omen zioten herriko auzo bateri "Portasol" izena. Oillarixako ostatua zegoen bainuetxera etortzen zirenentzako. Moja Agustindarrak daude orain bainuetxe zaharrean. Inguruko beste herri batzuetan ere baziren orduan urats bainuetxeak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bainuetxiak zeuazen hemen, ez?
-Baiñuetxiak, bai.
-Errekan?
-Baiñuetxia egon zan hor goixen baiñuetxia. Uratsa. Uratsa.
Gizona: Uretsa badakizu zer dan? Agua sulfurosa.
-Useiñ haundixa botaten dau, da haxe egon zan. Eta harek garbiketan auen (azala).
-Kanpoko jentia etortzen zan, ez?
-Gure amak Eibartik be ekarten auen, Meltxora ta bere lobak eta granuak eta eukenien horrako. Han egoten zan holako untura bat botaten dauena berak, urak. Eta ha emun da hori.
-Usaiña txarra zan, ez?
-Txarra usaiña, bai, oso txarra usaiña. Baiña... Ha esaten euen ona zala erateko ta hori itteko.
-Erateko be bai?
-Baitta. Ta jentia egoten zan, Madrilguak eta asko etorten zien beraniantiak.
-Eta hemen beraneatzen zeben?
-Hemen egoten zien harek. San Lorentzuak, haretxek beranieantiek ifiñi auen fiestia, San Lorenzo. Zien madrileñuak.
Semea: Dago auzo bat deiketan utsen mundu guztiak "Puerta Sol".
-Oin be bai. Noraiño joan zara ta Puerta Soleraiño. Eurak ifiñi auen, madrileñuak egoten zien-da hantxe.
-Ze egoten zien, etxietan, hotela edo?
-Auen balnearixua eta gero beste bat auen fonda bat. (...). Fondan be bai, egoten zien. Oillarixa deiketan otsen, Oillarixakua.
Semea: Hamen ostien monja dauzena, hau izen zan balnearixo bat.
-Hori izan zan inportantiena, mojak hor dauzena, Agustinak.
-Monjak?
-Mojak dauz oiñ, dauke monjak agustinak etxia, eta hori izan zan balnearixo oso inportantia.
-Monjena zan lehen be bai?
-Ez, gero. Ia jentia hasi zanian gutxiketan, gutxiketan. Jente asko oin..., bakitzu zenbat balnearixo dauzen. Len ez auen, hau inportantie zan.
-Norbaitena zan hori? Pagau ein bihar zan edo?
-Bai, bai, bai. (...) Len dana pagetakua, aberatsendako zan. Pobriak, pues...
-Gehixao kanpokuendako?
-Kanpokuendako. Madrileñuak asko eta princesa bat ero hementxe hil zan.
Semea: Hementxe hil zan da orduantxe hasi zan bajaketan.
-Hil egin zan?
-Bueno, nik entzuten nauen neure amai tta aittai tta txarto ekarri auela, hiltteko moduan ekarri auela hona eta gero hil zan. Eztakitzu?
Semea: Canovas be, Canovas be hill euen ba. Hor bazan balnearixua, uretsan balnearixua...
-Santa Agedakua.
Semea: berdin-berdiña zan. Euen Santa Agedan, Aramaixon, Atxabaletan, Eskoritzan, balnearixo pilla bat. Eta gero fan zien ba...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia