Tolosa (Gipuzkoa)

Gerraosteko janaria

Gerraosteko janaria Gerraostea gogorra izan zen: gosea etorri zen; olioa oso garestia zen; esnea erabiltzen zuten janaria gozatzeko; txerriaren seboa okasio berezietarako gordetzen zuten... Seboa non gordetzen zuten azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-019-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerraostea gogorra izan zen: gosea etorri zen; olioa oso garestia zen; esnea erabiltzen zuten janaria gozatzeko; txerriaren seboa okasio berezietarako gordetzen zuten... Seboa non gordetzen zuten azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta handik aurrea, gerra ondorena gogorra izango zan ba?
- Bai, gosea. Orduan, gosea galanta ordun, ordun oliyoa, litro oliyoa hogei duro ta langilleak irabaziko zittun hamar duro, aste guztia pasata? Ta litro, litro oliyoa hogei duro patzen zun gue amak, baiño oliyoa eosten zun baiño oliyoa, ttantto bat. Ta geo, oliyoik prezio hartan eosteik ez zeon ta esneikin patatak ta jartzen giñuzen. Patatak ta aza're bai. Honek leheno zurik ta hau bota ta patatak zuri-zuri. Azak'e zuri-zuri. Jan itten gendun, hoi egiye da e, esneakin bustitzen gendun.
- Ta txerriyan sebua're erabiliko zenuen hortako?
- Txerria erabiltzen gendun. Baiño txerrin seboa, jesus, pixkana, iñor iñor etortzen baldin bazan ta. Gordeta eoten zan. Baiño esnekin.
- Nun gordetzen zenuen bestela sebua botillatan o?
- Bai.
- Emaztea: Ez, maskurin.
- Hoi zea maxkuriya bai. Txerrik maxkuriya izaten du, puztutzen gendun [...] erdin ta geo harea botatzen gendun txerrian grasa harea botatzen gendun, gantzak-eta. Bero-bero daola harea botatzen gendun ta geo hue maskuriko hazi [...] hue hola hazi zan ta han eukitzen gendun. Geo, gogortzen zan garaien kutxarekin ateatzen gendun, zuloa in ta gor-gor eoten zan-ta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia