Eskolan, 'Xabiertxo' eta arbela
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-019-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:02:21
- Erref: TOL-019/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala
Transkripzioa
- 'Xabiertxo' ordun dotriña-liburua ta izaten zenduen pizarraik-o?
- Bai, pizarra haundi batzuk, hantxe zintzilika. Hain aitzen giñan "numerok" itten ikisten, bai, han aitzen giñen.
- Tizakin o pizarroiakin?
- Ta gero mapa haundi bat'e bagendun, mapa handi bat'e bagendun. Ez [...] mapa iten, apaizak makilla luzea hartzen zun ta harekin aitzen zan eakuxten.
- Zer zan Españiko mapa?
- Bai, Españiko bai, Españiko mapa haundie zan, haundie zan mapa.
- Ikasten zenittuen Españiako probintzik-eta?
- Bai, bai. Batzuk ikisi, baiño oain ahaztu in zait.
- Baiño saiatze zea behintzat?
- Bai, bai, bai. Ahaztu in zaixkiu, baiño ordun pixka bat ikisi gendun, bai.
- Ta pizarra hoitan idazteko, pizarroia izaten zenuen eo?
- Klarionakin.
- Klariona?
- Klariona zurikin. Klarionak bazien, barra luzek bazien ordun'e bai bazien, ta klarionakin haikin pizarran aitzen giñen eskribitzen.
- Ta haik apaizak beak jartzen zitun eo zuek eosi ber?
- Beak ez, beanak, beak jartzen zittun haik. Haitxek merkek izango zian nunbait-eta, ordun ez zan diruik-eta.
- Besteik ez zenuen izango, hola estutxek eo kartapaziok eta oain dauden motxilak-eta?
- Ez, ez, ez. Ez gendun holakoik.
- Lapitzik ez?
- Lapitzak bagiñuzen bai, lapitzak haitxek, baiño beste boligrafo zea tintakoik ez zan. Lapitzakin aitzen giñan danok.
- Lumaik ez?
- Ez, ez, ez.
- Ta kuadernoa eo zeoze bazenuen ordun?
- Kuadernoa bai ekartzen zigun, baiño lapitzakin beti aitzen giñan gu e, beti lapitzakin, beti muturra itteko katxarroik ez gendun, ta kutxillokin in muturra ta segi. Muturra kutxillokin itten gendun, geo sortu zien lapitzen zeak muturra itteko hoik. Geo kutxillokin zorrozten gendun, pixkat muturra in ta harekin aitzen giñen.
- Zeuek ekarritako kutxilloa eo beak jartzen zun apaizak?
- Han izaten zan baten bat bai, baten bat apaizak jarritakoak izaten zien. Bai, kutxilloakin muturra itten. Geo sortu zan muturra itteko hoi.
- Ta borragomak ta bazenuten?
- Bai, hoi bagiñuzen, borragoma bagiñuzen, bai gorri batzuk ta hoi goatzen naiz oaindikan nola ibiltzen giñun, bai.
- Nahiko lan ordun zuek eskribitzen ta ikasten?
- Bai, halaxe ibili giñen bai.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!