Bakio (Bizkaia)

Liburuak erdaraz, baina berba euskaraz

Liburuak erdaraz, baina berba euskaraz <p>Eskolako liburuak erdaraz zituzten, baina eurek euskaraz egiten zuten. Liburuak Mungian erosten zituzten. Eskolak eta dotrina biak ziren garrantzitsuak. Denek ez zuten gaitasun bera ikasterako orduan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BKO-001-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako liburuak erdaraz zituzten, baina eurek euskaraz egiten zuten. Liburuak Mungian erosten zituzten. Eskolak eta dotrina biak ziren garrantzitsuak. Denek ez zuten gaitasun bera ikasterako orduan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta maistrie be euskeldune?
- Portugaletekue ixen zan. Erdera be… erdera be eitten gendun. Erdera emoten gendun libruek. Libruek erdera emoten genduzen: “Historia Sagrada”, “Historia de España”, geografidxe, aritmetika, gramatika… Ta handik gora gehidxau ez dot… asko gehidxau ez dot ikesi nik.
- Hori dana libruetan?
- E?
- Libruetan eukitten zenduen?
- Libruek eukitten […]. Geuk erositte harek libruek. Amak erosi zittuzen [Mungidxen]. Libruek geuk eruen biher izeten genduzen. Esaten doskun zer dan ta eruaten genduzen, ta geuk erosten genduzen.
- Ta zer zan inportantiaua eskolie edo doktriñie?
- Bueno, bidxek eukiko zeben inportantzidxe; doktriñiek be euki zeben, ta eskoliek be bai. Ze, kapazidadie danak ez [deu] ataraten eskolan. Por ejenplo, nire sasoien, Teresa Ugalde ein zeen maestra. Maistra ein zeen. Eta […] bere sekretaria ein zeen “en el ayuntamiento”.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia