Usurbil (Gipuzkoa)

Eskolako materiala

Eskolako materiala <p>Eskolan arbela eta klarion zuria izaten zuten. Eserlekuak eta mahaiak nolakoak ziren azaltzen du. Katona erabiltzen zuten. Arkatzak zorrozteko modu ugari zeuden.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-029-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan arbela eta klarion zuria izaten zuten. Eserlekuak eta mahaiak nolakoak ziren azaltzen du. Katona erabiltzen zuten. Arkatzak zorrozteko modu ugari zeuden.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze material izaten zenuten eskolan?
-Pizarra. Eta klariona txuria. Eta kitto.
-Nun eseritzen ziñaten?
-Bankun. Bankuk zien hola errenkan eta zeatu tapaakin. Bankuba hola. Nola esango dizut nik. Bankuba ta geo banku harek tapa zun eta barrenen librua edo zeoze sartu nahi badezu. Holakoxia, zeorren tamaiñakua.
-Liburuak zuenak izaten ziran?
-Liburuak? Ba al zan liburuik? Bueno, zea bat, A B C CH jartzen zun katon bat eta fuera.
-Eta idazteko zeoze ibiltzen zenduen?
-Idazteko ez da ezer ere. Esan dizut ba, zeozer nahi zendunian, benga altxa, benga hara.
-Baina zuek ez zenduen apuntatzen arbelekua gero etxian ikasteko?
-Lapitzak izaten zian. Lapitzak igual alkarri ostutzen genizkan.
-Arkatzak nola txorrozten zenituzten?
-Bazian ordun e katxarro..., ez naiz gooatzen baiño bazian. Bazian bai, bazian.
-Ez zan kutxilluakin...
-Kutxilluakin askotan.
-Zuek bazenekiten?
-Hoixe. Etxian'e bai. Oaiñ'e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia