Aitona-amonak kostaldetik Bedaiora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-013-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Familiaren jatorriari buruz hitz egiten du. Aitona-amonak kostaldetik Bedaiora joan ziren bizitzera.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:02:53
- Erref: TOL-013/002
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Aitona-amonak kostaldetik Bedaiora
- Zuen gurasok biak zien Bedaiokok?
- Nere ama etorri zan… Beno, aittona, aman… aittona ta amona zien… Amona zan zeakoa… Buf! Aittona zan Zarauzkoa. Ta amona zan Itziarko inguru hortan hor ze herri…
- Deba o?
- Ez, beste herri txikixeok badie hor, bi o. Aizarna, Aizarnakok. Aizarna.
- A beira! Ordun, aitona-amonak kostaldekok?
- Bai. Ta nunbait ni ez nitzen… Ordun ez zuen, gurasok ez zuen ordun… gauzak ez zittuen esaten. Oain guk´e… Baiño oain askoz´e garbigo hitz eitten da /hitzeittea/ familin; esan nahi nuke, ze pasatu dan ta. Ta uste det hasarratu o zerbaitte izan zuela. Ezkonduko zien aittona ta amona bean gurason etxea. Ta ez zien ondo konpontzen nunbait ta, ordun, Bedaion zeuken parientea, Jazkun. Ta honek esan, noabaittea jun in beharra zeuken nunbait, eta esan zien: “Hemen Bedaion bazeok baserri bat hutsik”. Hartu behiek, ez dakit zenbat, hiru o lau zittuen, karrok kargatu ta Zarauztik oiñez etorri zien Bedaioa. Ta bi ume zittuen; Bedaion beste hiru jaio [zizkien].
- Tartean zure ama.
- Egon, Bedaion hiru… Aber… [Frantxiska], Antoni, Iñaxio, Migel… ez, lau izango zien. Bai. [Frantxixka], Antoni… Ez, hiru neska. Ez, ez, bost zien. Bost zien. Ta nere ama zaharrena. Ta bestek… Ta geo nere ama geatu zan Bedaion etxeako; zea, baserriako gerau zan. Ta nere anaia zaharrak esaten zien geo ya zertu zanen: “Jo, zuek Aiako gaiñen, Andazarretan, hartu arba batekin, arba, makilla batekin eo, ta atzea haruntza bialduazi. Paraje hontaa nola etorri liteke handik? Handik paraje hontaa nola etorri liteke?” esaten zien harek.
- Zeiñek esaten zien hoi?
- Nere anaia zaharrak amonai esaten zion. Amonai ta ama… Beno, ama neska koskorra ekarriko zuen, ez dakit zenbat denborakoa, baiño segurasko lau o bost urtekoa igual izango zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!