Aramaio (Araba)

Aitarekin etxean asko ikasitakoak

Aitarekin etxean asko ikasitakoak Eskolako kontuak. Liburu batzuk eskolan ematen zizkieten, eta beste batzuk erosi egin behar izaten zituzten. Etxean dirua falta izaten zen, eta liburu gabe ibiltzen ziren. Eskolan, arbela ematen zien. Mari Jose eta Rosaliaren aita eskolan ibilia zen, eta etxean asko irakasten zien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-112-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolako kontuak. Liburu batzuk eskolan ematen zizkieten, eta beste batzuk erosi egin behar izaten zituzten. Etxean dirua falta izaten zen, eta liburu gabe ibiltzen ziren. Eskolan, arbela ematen zien. Mari Jose eta Rosaliaren aita eskolan ibilia zen, eta etxean asko irakasten zien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ze ikasi zeuein edo zeueik zelan ikasten zeuein edo, liburuek eta nundik… etxetik erueten zeuein?
-Mari Jose: Ez, bertan. Batzuk bertan emuten zuskuen eta beste batzuk etxetik, etxien erositta erueten zeuan. Baiña klaro, pasatzen zana, etxien ez auen diruik liburuak erosteko eta, ba…
-Liburu barik?
-M.J.: Liburu barik.
-Kuadernuak eta lapitzak eta?
-M.J.: Ba, horreik, batzuk emuten zien eskolan eta beste batzuk etxetik eruenda.
-Rosalia: Eskolan pizarrie.
-M.J.: Hoixe!
-R.: Borrau eta… pizarrie.
-M.J.: Besteik ez auen zerik.
-Eta zuek zelan ikasten zeuein numeruek eta. Abakuekin edo buruz edo zelan?
-M.J.: Buruz be bai eta, bestela, hola marra batzuk eindda eta, ba holako zerak.
-R.: Guk geurien aittek eskola asko euken eta asko erakusten uskun etxien. Baiñe eskolan ikesitte bapez iguel e!
-M.J.: Etxien aittak bai, amak ez. Amak ez eukan eskolaik. Baiña aittak bai, aitta…
-Bizkaittarrak orduan…
-M.J.: Bai, harek eskola ona zeukan. Garagartzan ikesi zeban harek, eta ez dakit zenbat diploma eta emundakua, hartutakua zan eta… berak…

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia