Rosalia Abarrategi Irasuegi
Aramaio (Araba) (1938)
Biografia
Gureia auzoko "Jaurinagusi" (Jaureginagusi) baserrian jaio zen. Ama auzoko Akixo baserrian jaio eta familiarekin Jaureginagusira bizitzera etorritakoa zen. Aita, berriz, Arrasateko Garagartza auzoko Bostarte baserrikoa. Sei seme-alaba izan zituzten. Zazpi urte zituenean auzoko "Gatzikarro" (Gatxekoarro) baserrira bidali zuten neskame, umeak eta ganadua zaintzera. Urte eta erdiz egon zen bertan. Eskolara oso gutxi joan zen, baina bere aita eskoladun gizona zen eta hark irakatsitakoak ikasi zituen Rosaliak. Baserri lanetan ere gizonen pare jarduteko gauza zen. Bizi osoa eman du bere jaiotetxean, umeak eskolaratzeko Arrasaten eman zituen urte batzuk salbu. Altzaga auzoko Enrikena baserriko Juan Balanzategirekin ezkondu eta Jaurinagusi bere jaiotetxean bizi izan dira ordutik. Lau seme-alaba dituzte. Bere ahizpa Maria Joserekin batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-112 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute