Soraluze (Gipuzkoa)

Bueltan, ilea moztu zioten bati

Bueltan, ilea moztu zioten bati <p>Plazentzian karlista asko zegoen. Haiek han geratu ziren. Beraiek Frantzian zeudela, batzuk bueltatu ziren, eta bati ilea moztu zioten, plazan. Olioa ere edanarazi zioten. Hark esaten zuena, zuen pezeta bakarra eman ziola ilea moztu zionari. Propina bezala, lotsarazteko. Nork moztu zion ilea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Plazentzian karlista asko zegoen. Haiek han geratu ziren. Beraiek Frantzian zeudela, batzuk bueltatu ziren, eta bati ilea moztu zioten, plazan. Olioa ere edanarazi zioten. Hark esaten zuena, zuen pezeta bakarra eman ziola ilea moztu zionari. Propina bezala, lotsarazteko. Nork moztu zion ilea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Karlista asko egon izan da Plazentzian, ezta?
-Bai.
-Harek geratu egingo zien?
-Bai, honbre. Eta harek gero bueltan gu geratu giñan Frantzian baiña beste jente bat etorri zan, gure tion baten arrebia; [...] zan haura, plazara eruan zeben haura eta beste batzuek illia moztera. Illia moztu, aceite ricino emon eta gero dana moztu. Eta (barreak), esaten oskun harek: "Mira, no tenía mas que una peseta en el bolsillo. No tengo más. Pero se la he dado con un gusto al que me ha cortao el pelo". Direktoran semia zan. Direktorian semia. "Más malo que la quina, Luis". Gure laguna zan baiña gaiztua zan. Eta /da/ harek esan ei zotsan, e: "Yo cuando me cortan el pelo tengo la costumbre de dar propina, toma!" Eta bestia gorri-gorri jarri ei zan eta /da/. Danok pozik.
-Aceite Ricino emoten zotsan beherakua eraitteko?
-Bai ba, bai ba. Baiña berak be /pe/ ein zeban, jun baiño len etxian laga zeban botella bat, ez dakit /eztakit/ ze zan, zerena zan, erateko zeoze ona, markia, ezta, botella eder bat ez dakit /eztakit/ zer. Haura bota, eta ez dakit /eztakit/ ze bota zeban harek, zeoze txarra. "A ver si prueban y se muere alguno". (Barreak).
-Bera be gogorra orduan?
-Bai, bai, gogorra zan bera be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia