Donostia (Gipuzkoa)

Buelta Getariatik Donostiara, trenez

Buelta Getariatik Donostiara, trenez Getariatik bueltan trenean, domina jarri behar. Askatasunaren etorbidea militarrez beteta. Bueltan, osabarekin arrantzan. Antxoa, sardina, atuna. Lehen arrain asko zegoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-082-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Getariatik bueltan trenean, domina jarri behar. Askatasunaren etorbidea militarrez beteta. Bueltan, osabarekin arrantzan. Antxoa, sardina, atuna. Lehen arrain asko zegoen.

Transkripzioa

- Bueltan...
- Getaitik etorri giñanian... Etortzeko zea batzuek zian, txapel gorri bat, zea bat, insigniya bat bezela, txapel gorriya ta borla horiyakin. Ta hura jarri bihar genun solapan honea etortzeko trenian
- Trenian?
- Bai, trenian, Getaitik etorri giñan trenian. Ta Amaran gelditu giñan, ta handik etorri giñan hiru famili, danak "a ver" ze figura izango gendun. Danak bolsak eta ahal genun gauzekin karriatzen. Pasa giñaninan abenidatikan, joe, abenida dana militarrak zian, han kafe ta [...] hartzen beak, zerbeza edaten ta [...] "gizajuak", esango zun harek, "ijituak bezela datoz e?" Amaratikan etxea, traste guztiyak karrioka.
- Eta zuen etxia ondo zeon?
- Bai, bai, bai, etxia...
- Ez zan iñor sartu?
- Ez, ez.
- Ez zuten prezintatu ta holakorik?
- Ez, ez.
- Beste etxe batzutan hartu zituzten gauzak eta, ez?
- Bai, hartuko zuten orduan txarkeiyak izango zian, beti izaten da; gerra donian beti izaten da aprobetxatzaliak.
- Eta gero arrantzan ze ibiltzen ziñan, osabakin?
- Bai.
- Ta ze harrapatzen zenuten?
- Antxua, sardiña, atuna, danetatik.
- Danetatik?
- Bai, bai, orduan arraiya'de hala zeon. oain bezela ez dao, oain arraiyen billa jun behar dezu. Orduan arraiya etortzen zan honea, asko zeon ta.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia