Jabier Puerta Galdos
Donostia (Gipuzkoa) (1927-2017)
Biografia
Donostiako kaian jaio zen, eta bertan bizi izan da beti; adreilu gorriko etxean, Pixepel ondoan. Ama donostiarra zuen, kaikoa. Aita Zarautzen jaioa, baina Donostian bizitua; euskara gutxi zekien. Balantza denda zeukan; 36 urterekin hil zen, gerra bukatu eta gutxira. Jabier-eta lau senide ziren. Muñoaren eskolara joan zen umetan; euskaraz ikasten zuten han. Hamaika urterekin hasi zen arrantzan; aitonarekin, arraunean. Arrantzan jardun zuen erretiroa hartu arte; gerora ere semeari laguntzeko prest egoten zen beti, kaian, familiako itsasontzia lehorreratzen zenean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-067 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria - Asier Sarasua Aranberri | ||
DON-068 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria - Asier Sarasua Aranberri | ||
DON-082 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-155 | 2013 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Gallastegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute