Donostia (Gipuzkoa)

Haizea zegoenean, belarekin

Haizea zegoenean, belarekin Haizea zegoenean bela altxatzen zuten; bestela, arraunean. Beti lo faltan. Aitona zazpietako arrosariora joaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Haizea zegoenean bela altxatzen zuten; bestela, arraunean. Beti lo faltan. Aitona zazpietako arrosariora joaten zen.

Transkripzioa

Belan, haizia zegonian altzatzen genun bela, ta ni desiatzen, tumba iten nintzan. Ta aillatzen giñanian torre gaiñea, igual haizeik ez, ta "benga, altxa!", "aitona, oantxen tumbatu naiz" ta "altxa dagoeneko!". Nik lo nahi, gaztia, beti jolasten, ta beti esaten nun "kaguen! Egualdi txarra daonian, sartuko naiz oyea, ta ez naiz altxako hurrengo urtea arte". Bai, baiño gaztia ta jolastu nahi, ta gero zea, juten giñan itsasoa ta beti luen falta. Nere aitona, berriz, zazpitako errosaiyoa juten zan afalduta, zazpitako errosaiyoa, hura entzun eta oyea. Joe, gero, labetan o hola altxatzen giñan, hura aspertua zegon lo inda. Ta ni igual hamarrak o hamaikak oyea, ta gero ezin, luen falta beti, luen falta.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia