Soraluze (Gipuzkoa)

Tiroz hildako gaztea

Tiroz hildako gaztea <p>Tolosako bonbardaketa. Hurrengo egunetan, jendea beldurtuta zebilen hara eta hona, eta beraiek barrez. Milizianoak. Miracruz kalean bizi ziren. Hotel Santi zegoen han, eta milizianoek mutil gazte bat atera zuten. Tiroa eman zioten, pijaman.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tolosako bonbardaketa. Hurrengo egunetan, jendea beldurtuta zebilen hara eta hona, eta beraiek barrez. Milizianoak. Miracruz kalean bizi ziren. Hotel Santi zegoen han, eta milizianoek mutil gazte bat atera zuten. Tiroa eman zioten, pijaman.

Transkripzioa

-Lelengo egunian izan zan ya Tolosako bonbardeokua?
-Bai.
-Eta gero hurrengo egunetan ze jira edo ze?
-Ba, ene!, jente dana sustauta, ene!, danak korrikan. Estaziñora, beste batzuek, e, han, e. Nik ez dakitt /eztakitt/. Gu pozik aiztia ta bixok: "Mira, mira cuanta gente va! Esos dónde van...". Gu barrez.
-Ze zebitzen, soldau jantzitta edo miliziano...
-Keba, milicianos, bai ba, milizianuak; keba, keba, soldau jantzitta ez. Egun baten ikusi giñuan han Mirakruzko kalian, Mirakruz kalian bizi giñan, eta /da/ Hotel Xanti zeuan, un hotel. Oiñ eztakitt, uste dot ez daola /eztaola/, Hotel Xanti. Eta bagatoz honutz eta /da/ [...] ta-ta!, eta miliziano batzuek mutil batekin, mutil gazte bat zan, eta /da/ dotoria, elegantia jantzitta, eta etara dabe eta pun-pun! dos tiros. Pijaman, con pijama de...
-Zeuek tirua emuten etziñuen ikusi.
-Bai. Hoixe. Hantxe geratu zan eta gu handik joan giñan.
-Sustauko ziñaten.
-Bai ba. Sustau. Guk be /pe/ igual hartu ta. "Vamos, vamos de aquí que esto es más que aventura".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia