Soraluze (Gipuzkoa)

Donostian zeudela hasi zen gerra

Donostian zeudela hasi zen gerra <p>Oporretan Donostiara joan, uztailaren 16an, eta orduantxe hasi zen gerra. Ama maindireak sartzen ari zen maleta batean, eta senarrak esaten zion ez hartzeko, segituan bueltatuko zirela. Tiroak entzutean, Atotxako jaiak zirela pentsatu zuten. Ez zieten denda irekitzen utzi. Anaiak bazekien zerbait. Beldurtuta zeuden denak, baina beraiek irten egin ziren kalera. Leihoetatik tiroka. Polloera joan ziren. Tolosako bonbardaketako lehenengo hildakoak, ama-alabak, eraman zituzten Polloera. Ihes egiten zuten beti.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oporretan Donostiara joan, uztailaren 16an, eta orduantxe hasi zen gerra. Ama maindireak sartzen ari zen maleta batean, eta senarrak esaten zion ez hartzeko, segituan bueltatuko zirela. Tiroak entzutean, Atotxako jaiak zirela pentsatu zuten. Ez zieten denda irekitzen utzi. Anaiak bazekien zerbait. Beldurtuta zeuden denak, baina beraiek irten egin ziren kalera. Leihoetatik tiroka. Polloera joan ziren. Tolosako bonbardaketako lehenengo hildakoak, ama-alabak, eraman zituzten Polloera. Ihes egiten zuten beti.

Transkripzioa

-Donostian udia pasatzen zenden gerriak urten zebanian?
-Bai, bai. Justamente ni jun nintzan el día 16 de julio. Bakaziñuak maistriakin. Eta /da/ gaur hartan hasi zan zaratia, tiruak, tiro batzuek. Eta hurrengo egunian pof...
-Aurretik zeoze somatzen ziñuen?
-Nik ez, keba!, keba! Ez, aittak be /pe/ ez, ez. Keba, keba! Pentsaizu, ala-ala!, ba, gure ama izarak-eta sartzen maleta baten. "... eso, si esto dura ocho días". Ez zeban pentsatzen harek, keba, keba, keba. Iñok be ez /iñopez/.
-Eta zela izan zan lelengo nobedadia?
-Gu ohian gendezen, neri sekual ez jat /etxat/ ahaztuko, eta /da/ tan-taun, baun-baun-baun! "Qué es eso? Tiros. Parecen tiros". Gure amak: "keba!, serán las fiestas de Atotxa". Atzekaldian Atotxara emoten dau. "Serán las fiestas de Atotxa". Atotxako jaixak. Atotxako jaixak? Gero nere aiztia zarrena jaiki da, persiania dendakua hasi da jasotzen," eee!", zarata batzuk "cerrar la puerta, que no se puede abrir!". "Ama-ama-ama!", sustau itten zan segittuan haura. "Ama-ama-ama!, que no me dejan abrir la puerta!". Danak orduan ama ta aitta ta danak joan zien. "Pero qué pasa?". Ezta pentsau be ez gaiñera. Nere anaiak itxuria bazekixen.
-Zeozer bai?
-Haura ez zan azaldu gabian. Hemezortzi urte zeuzkan. "Mala edad", eta /da/...
-Eta gero belaxe mobimentua ikusi ziñuen kalian eta...
-Kalian mobimentua? Eziñ urten. Eske tiruak. Gu bai. Eske han zertuta, asustauta zeren danok. Gu urten persianapeian sartu ta. Jun giñan zera, [...] ikustera, horrek ikustera, esan dot lehen, Polloera ta. Hantxe ibilli giñan. Baiña ezin zan ibilli, e. Eske tiroka, bentanatik tiroka, handik eta danetik, e.
-Eta zetan joan ziñaten Polloera, ze ikustera?
-"Los primeros muertos del bombardeo".
-A bai, e?
-De Tolosa. Bai.
-Tolosatik ekarri zittuen horra?
-Bai. Ikusteko. Eta Polloen mahi baten zeren bixak.
-Bi?
-Bai. Ama ta alabia. Baserri batekuak, Tolosakua. Nundik ez dakitt /eztakitt/, gehixao ez.
-Eta zuek ikusi ziñuzten han.
-Bai. Eneee, gure amak eta ez zekixen. Gero joan zien eta enterau zan: "Estas!, estas!" Iges eitten giñuan beti.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia