Soraluze (Gipuzkoa)

Kanpaiak jotzen zituzten ekaitza zetorrenean

Kanpaiak jotzen zituzten ekaitza zetorrenean <p>San Andres auzoko ermitan kanpaia jotzen zen hodia zetorrenean. Kanpai klase desberdinak; esanahia. Su-kanpaia; albakoa... Beheko baserriko (Arteta) gizonak jotzen zuen kanpaia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-047-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Andres auzoko ermitan kanpaia jotzen zen hodia zetorrenean. Kanpai klase desberdinak; esanahia. Su-kanpaia; albakoa... Beheko baserriko (Arteta) gizonak jotzen zuen kanpaia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, hori, etxiak edo basarriren bat erretzen zanian kanpaiak jotzen zittuen han San Andresen?
- Bai, kanpaia joten zeben. Zeozer, zeozen [zera], hode haundixa edo egualdi txarra pentsatzen [zeben]… Esaten [doste] lehengo baten batek: “Zu —beno, Pil-pil-ak ipintzen eban— San Andresko kanpaiak ze esaten zeban. Haura azertatzen dabenandako afarixa zeuan”. Esan notsan: “Ene!” “Han, han, han, han” esaten ebala San Andresko kanpaiak. Ta “Bai, hori esaten zeban”. Baiña afarixa jan ta gero neri ekarri zosten Pil-pil-a ta kitto. Eta bai hori esaten zeban, bai, “Han, han”. Eta entzunda nao ni Gilanian ez dakit nungo biajantia tabernan, esaten ebala eze: “Hi, hori kanpaiori, ze signifikatzen jok horrek? Horrek ze jakik? Gu beste jakik eta!”. [Zelan da], Gilanian zeoze hartu, urten ebanerako jo-ta goixan hasi ta beheraiñokuan baldakadia botatako moduan eurixa ta kristona [ein zan]. “Enee! Ez najuan asko esango!”. Baiña batzuk gehixao entenditzen dabe beste batzuk baiño, ba, ta… Ez dakit, ba. Itxuria.
- Eta kanpaiak ze izaten zian, diferentiak? Ba, ez dakit, hode-kanpaia eta…
- Bai, hode-kanpaiari emoten zotsen kaleko…
- … edo… su-kanpaia diferentiak zian?
- Bai. Su-kanpaia…
- Igarri eitten zenduen segiduan, sua edo hodia edo…
- Bai, “suan kanpaia da”, zeaittikan kalekuari be bueltia osua “tin-taun, tin-taun” emoten zeban kalekuak be ta [hari erantzuten zotsan] bestiak be. Ta bestela: “Tan, tan, han, han, han, han” esaten eban. Bai. Baiña…
- Esaten dozu angelusa be jotzen zebala, ez? Kanpaiak. Angelusa edo…
- Angelusa be bai, goizian albakua be bai; danak joten zittuan harek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia