Baserrian lan gogor, baina jan ere ondo
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-041-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
10-12 bezero izaten zituzten. Kalera esnea saltzera etorritakoan baserrikoaren aldean bizimodu lasaia zela konturatzen zen. Baserrian seietan jaikitzen zen egunero eta kaleko buelta egin ondoren ere beti egoten zen lanen bat egiteko. Amak gosari ona jartzen zien; baratxuri-zopa egiten zuen egunero eta gero urdaiazpikoa gainean. Urtean hiru txerri hiltzen zituzten etxerako. Ardoa Bergaratik ekartzen zuten zahagian. Hiru morroi izaten zituzten etxean. Baserrian lan ugari egin behar izaten zen, baina jan ere ondo egiten zuten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko uztailaren 28a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: SOR-041/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Esaten dozu, e… esnia-ta bezeruei zuzenian…
- Bai, bai. Horrek eguneroko bezeruak, fiñak, e! Bai, bai.
- Eta nunbaitten apuntatzen zenduen edo ya bazekizuen…?
- Ez, ez, ez. Jakiñian! Fulana, ba… Margarita edo bestia edo bestia edo ta… Hamar edo hamabi igual egoten zian bezero-etxiak. Ta etxe-etxeraiño esnia. Ta nik esaten neban: “Ni ezkondu kalera?” edo… “baserrira ?”. Etorri ta bedratziretan, artian, kamisoiren batekin urtetzen zeben. Hiru bidar-ta etorri ta ohian igual, ez dakizu? Neguan-ta. Ta han basarri puntatik etorri ta plazakua ein ta. Bi biaje ta etxera, zu, esniekin-ta. Ta esaten neban nik —orduantxe neuk hamabost urte, hamasei neukazen, baiña—, esaten neban: “Ni ez behintzat basarrira! Ni kalera! Aber lo eitten doten neuk be!” Goizeko seiretan jaiki bihar izaten giñuan horrek gauza guztiok eitteko! Astuari beran zestuak ipini eta lotu bera eta berdurak ipini, ta dana. Plazara etorri, tratua hartu, juan etxera… Ta etxera juandakuan be egoten zan, ganauendako-edo kargan batzuk, arbixa edo nabua ipinitta, artuakin-ta nahasi ta… Armozua ona gure amak! Hiru txarri ta hiltzen giñuzen hola zazpi bat arrua ingurukuak. Ta txarrixak hiltzen giñuzen. Etxian urdaiazpikua ta txorixua ta dana egoten zan ondo. Ta berakatz zopia eindda eukitzen zaban gure amak kazuelatxuan, gaiñian arrautzatxua ta gaiñian urdai… urdaiazpiko zatitxua jateko. Ta ardaua be Bergaratik. Esaten da alkolizauta, baiña ardaua be, e… zera eruaten giñuan, zaragixa. Bakizu zer dan, ezta? Erderaz “pellejo” da, baiña…
- Bai, esplikaidazu zelakua zan…
- Zaragixa zan, ba, narruzko haundixa, ba, igual eukiko zittuan, nik ez dakit, larogei litro-edo igual, kaiñaberiakin. Eta burdi motz-motza, burdi motzian Bergatik ekartzen [joskunan], “Manso” edo zan Bergakua, ta ardau lodi-lodixa, beltza. Eta hori ardau hori, ba… Hiru kriau-ta eukitzen giñuzen etxian! Bat Elorrixokua, bestia oin, e… Gorrotxategi bertsolarixan aitta. Haura gurian kriau zeuan, hiru urte ein zittuan kriau gurian. Eta gurian lana ondo eitten zan, ezta? Lan asko. Baiña jaten be ondo, e! Gure etxian txarrixak eta oillaskuak eta ein bihar zana, edo bakaillaua edo… Gure ama be ez koziñan-ta ibillitta, baiña oso… labeko sua ta ogi bat-eta eitten zeban! Ogi bat-eta ederraua ta…
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!