Ikatza idiekin nahiz bizkarrean garraiatzen zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-028-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2004(e)ko irailaren 28a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: SOR-028/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
JL - Munduan dian kalamidade danak tokau jakuzen guri.
J - Kalamidadiak...
Egoitz - Orduan toki askotan eitten zan iketza?
J - Bai.
JL- Orduan bai. San Andresko Paulo be makiña bat eindakua dok.
J - Bai, asko harek.
JL - Harek asko. Harek asto gaiñian zaku iketza. [... eittiaren] Sarri eruaten juan.
J - Ta haura be demasa zuan gero. Zaman hartu ta kalera ekarri.
JL - Ni ez, ni ez nok akordatzen horrekin.
J - Ene... gu bai.
Egoitz - Zeiñek hori?
J - Iketza. Idixak, (z)erenak hartu ta leran ta zaman.
Egoitz - Kalera ekarteko?
J - Bai.
JL - Saldu.
J - Gero handikan, hemendik, Eibarrera be bialtzen genduan guk, e.
Egoitz - Hemen zenbat iketzgin egongo zian orduan? Iketza eitten ebenak.
J - Iketza eitten zebenak? Bai, ..., mordua, banaka-banaka. Basua zekanak, [...] jittuen galantak.
Egoitz - Ixa basarri danetan eitten zan?
J - Danetan ez baina...
JL - Ez, leku askotan ez. Kortan, San Andresen, Uzkaten...
J - Uzkaten.
JL - Barrentxen ez.
J - Barrentxen ez nok konturatzen Barrenetxekin.
JL- Sikiera ez nok harekin akordatzen. Guenetxen be bai.
J - Guenetxen be bai.
JL - Jose Guentxe.
J - Haize haundi hari, txendorra piztuta nekan.
JL - Ta harek astintzen juan!
J - Dios...
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!