Ubide (Bizkaia)

Aita Gorbeiako artzaina

Aita Gorbeiako artzaina Aita Gorbeiako artzaina zen. Ekainean ardiekin Gorbeiako gurutze ingurura joaten zen, Domu Santuak arte. Belarren kalitate ezberdinen eta ardien gaitzei buruz hitz egiten du. Ardiak sanoago egoten omen ziren mendi goian. Udaran Abelintxu gazta bila joaten zen astoarekin Gorbeiara aitarengana. Domeketan artzainak Gorbeiatik Ubidera etortzen ziren meza entzutera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita Gorbeiako artzaina zen. Ekainean ardiekin Gorbeiako gurutze ingurura joaten zen, Domu Santuak arte. Belarren kalitate ezberdinen eta ardien gaitzei buruz hitz egiten du. Ardiak sanoago egoten omen ziren mendi goian. Udaran Abelintxu gazta bila joaten zen astoarekin Gorbeiara aitarengana. Domeketan artzainak Gorbeiatik Ubidera etortzen ziren meza entzutera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zure aite pastorie zala esan dozu.
-Bai, bai, bai.
-Ta ze eiten eban, denbora asko mendixen? Edo…
-Bai, bai jute zien badakizu ze eiten auren? Aber, jun udabarrixen ba azurixek eta egote zien martixen ta aprillien. Ta gero, ba joaten zien hemetik Gorbeixera, hara kurutzie dauen inguru-ingurure, juten zien ardixek han egon daitezen sanuau. Ze hango bedarra zala hobie. Ze hemen behien ba bedarra abundantiaue dau, baina zingirak eta dauz, badakizu zer dan zingirie? Bai.
-Lakua, lakue ez?
-“Como”, zingira “es como muy aguau, y hierbas allí”. Bai, ta ba harek bedar ustelak direla txarrak. Ta gero iten jakie “kokaldie”, “kokaldie en término de de pastores dicen”. “Kokaldie es como, como le salian un bulto aqui, como una tuberculosis o algo así”.
-Ardixeri?
-Ardixeri. “Pues así como tuberculosis” beste bat izingo zan. Ta gero hil iten zien, makal-makal. Ta gero hori azartau ez iteko, juten zien hara gora ba ardixek sano egon daitezan. Ta gero geruau pastillak emote otsiezan hemen behien egon arren ez jakixen etorri ba hori gaixue. Ta gero, gero geruau be bai juten zien baia gitxiau, hara Gorbeixako kurtzen ondo-onduen e! Ni joande nau hara udan aste guztixetan ba gaztaiak eske astuaz e! Ni ta beste neska bat juten gintzezan, bere aite be han egote zan ta txabolan, ta egoten zien. Jungo zien junio inguruen ta ba etorriko zien Domu Santu egunien, “de vuelta!”. Ta harek egote zien han aste guztixen. Ordura arte aste guztixen hantxe, ta gero etorten zien gaztaiek ta inde nire aite be ta beste batzuk be mezetara, hamaiketan egoten zan mezie ta. Hamaiketarako etorte zien mezetara goizien bai, handik. Gaur etorko zien bai, handik. Goiz-goizetik jaikite gaztaiek in ta gero mezetara hamaiketarako etorte zien domeketan, ta gero ba joaten zien atzia, ba amak ipinte otsien ba akordetan naz ba afaiteko edo ba tortilla apur bet edo ipinte otsen bokadillue, ta ba joaten zan aite. Ta gero ni joaten nintzen ez dakit ba zein egunetan, aste bitartien, gaztaiek eske, astuaz. Ta han egoten zien. Orduntxe arte!

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia