Oñati (Gipuzkoa)

Karobien konponketa;karobiaren neurriak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Karobia apurtzen zenean konpondu egin behar izaten zen hari berriak sartuz; honen inguruko azalpenak. Karobi desberdinak egoten ziren, tamaina desberdinetakoak. Karobiaren gutxi gorabeherako neurriak.

Transkripzioa

- Eta karobixa hola zainttu biharrik? Arreglau biharrik edo?
- Klaro, betik izaten zan aberixan bat, ba, hurrengo barrixa eitten zanerako; karobixa izaten da, hola, erredondokua, hemen erredonduan eukitten dau holako zenefatxo bat, eukitten eben, hau zulua beheraiño hemen, sua eitteko, hemen honaiño hola, ezta? Hemen eukitten eben hola, zenefatxo bat, eta hemen hasten zan harrixa ifintten, karia eitteko harrixa bueltan ifintten zan, eta hor askotan, hor apurtu eitten zan hori, arreglau [ezian] ba erre, beruak ba erre, edo egurren batek jo dauela edo harrixak jo dauela edo betik izaten zan, ez zan izaten ze haundirik, betik izaten zan.
- Arreglau biharrekua orduan.
- Arreglau biharra. Guk nola harenarrixak [ebalitten] gittuan, zulon bat baldin baeuen be, atzera harri barrixa sartu eta zerakin, buztin puska batekin zera ifiñi eta "ya está"! Martxan atzera.
- Ze neurri eukitten auen, danak diferentiak?
- Bai, diferentiak izaten zian, guria zan txikitxuaua, "en cambio", Urzelaikuak eta honeik zian haundixauak, baiña hareik nola hartaraxe dedikaitten zian... Gu, berriz, ba, etxerako betik, ba, basuetan nola zarramarra asko egoten zan, eitten zan ba zarramarria aprobetxau, nunbaittetik… ez dakitzu? Orduan ez euen besteik, e! Orduan ez euen fabrikarik eta, oingo moduan, bizimodua ba hemendik, bizimodua ba hatxe aprobetxau eitten zan.
- Eta gutxi gorabehera ze altura eta ze zabal eukitten eben?
- Ze altura? Hareik, hiru-lau bat metro bai guriak be! Eta horreik aber gehixao eukein, Urzelaikuak gehixago euken.
- Ez dakit nik, zikiñakin ezautu dotenez, ez dakit behera zenbat …
- Hiru-lau bat metro, hiru-lau bat metro euko zittuein horreik.
- Haundixauak be egoten zian?
- Hiru metro bai, guriak be hiru metro eukiko zittun behintzet. Gero erredondua, batzuk haundixaua beste batzuk txikitxuaua.
- Neurri jakiñik ez euen.
- Neurri jakiñik ez, ez, neurri fijorik ez.
- Lekua zelakua, halakua.
- Bai, bai, ez eukein.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia