Soraluze (Gipuzkoa)

Fruta-arbolak

Fruta-arbolak Fruta-arbolak. Sagarrondoentzat paraje ederra. Dena dela, fruta-arbolak ipintzen jakin arren tratatzen ere jakin behar da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Fruta-arbolak. Sagarrondoentzat paraje ederra. Dena dela, fruta-arbolak ipintzen jakin arren tratatzen ere jakin behar da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta frutak, frutarbolak-eta, fruta asko emoteko zein da sekretua?
- Bueno, fruta asko.. Nik esango [dostat] neria. Lehen, nik banekixan arbolak ipintzen ta txertatzen ta horrek, baiña ez nekixan tratatzen. Gu ezkondu giñana berrogeta bederatzi urte etorriko dia nobienbrian hogeta zortzixan ta "bodas de oro" daukau datorren urtian. Ta nik sartu nittuan reinetak, hor goiko sakonetan-ta. Eske reinetarako Zabaleko terrenua fenomenua da ona, zeaittik lur baltza dao, hori senduori, hamen. Hor ez, baiña hamen bai. Ta nola nekan ezaututa nun komeni zan reinetia ipintzia, ba, ezkondu ta reineta mordua sartu genduzen. Eztakit hogeta hamar, hogeta hamabost edo berrogei izango zien. Baiña gero, ipintzen jakin ta gero, tratatzen be jakin bihar izaten da. Ta nik nola ez nekixan, laga ein notsen gora juaten. Ta zortzi metrokuak-eta dare, gora. Baiña gero horrek, nola egurrak indarra hartzen daben, denpora asko faten jakue emoten. Harek ekin zian, hamazortzi-hogei urtekin ekin zian emoten. Ba, ale-banakak eta bestia emoten zittuen, baiña gitxi. Oin bai. Oin harek, oin, igual batenbatek berrehun kilo be igual! Haundixak dittuk eta! Oin egurra be ez jakek, ba, ta oin emoten juek kantidadia emoten dabe! Ta gero, behetik hartzeko eskillara [ipiñi] ta bestiak eitten dou, ba, nola dauan paraje ona behian ta biguna, ahal dianak hartu. Lehen [gorengo] puntakuak be hartzen nittuan nik sasoi baten, e! Baiña oin ez [juet] bestieri be lagatzen juaten, peligrosua dok eta. Ta behian batzen douz, jausi ahala. Nobienbrian horrek heldu ahala jausi eitten dia, ba, ta goizian juan bi plastikokin edo bi zerekin. Egunero-egunero, egun birik bat juan ta "tak!" eta holaxe, txorixak-eta pixkat [pikatzen] dittue, baiña harek izaten dittuk onenak, e? Atzera geratzen dianak onenak. Hori dudarik be ez! Onenak harek izaten dia. Ta horrek be esan dotsuet, hamazortzi-hogei urte inguru emoten ekitzeko. Oin dakez, ba, esan dotsutezen urtiak. Ezkondu ta hurrengo urtian [...] zian, ba, berrogeta zazpi bat urte-edo eukiko dittue. Ta horrek, ba, bizi luzia eukitzen dabe. Nekezao emoten ekitzen danak bizi luziaua eukitzen dau, nekatu gitxiao einda egoten da ta. Hori hola da, ta hori hola lagako dou.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia