Soraluze (Gipuzkoa)

Zuhaitzen gaitzak

Zuhaitzen gaitzak Zuhaitzen gaitzak. Sagarrondo batekin egin zituen lehenengo probak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zuhaitzen gaitzak. Sagarrondo batekin egin zituen lehenengo probak.

Transkripzioa

- Lehelengo pruebia hori ein nabena izan zan sagar batekin. Hortxe behian, sagar gazte batekin. Hamabi bat urte edo zekazen. Sagar-gerrixa, ba, holakotxe, haundixa ez, ondiokan gaztia zan ta. Ta nik ez dot pentsatzen holan, beste batek igual pentsauko zaben txarto, nik ez dot pentsatzen nahitta eingo zabenik iñok hori. Kazarin batek edo, itxuria, tirua txorixari edo zozuari botako jotsan, ta zozua jo biharrian, jo-ta egur... gerrixari jo-ta erdixa. Fuera! Eruan zotsan. Ta geratu zan dana bringauta ta gerri guztia dana pelaje barikan. Bai. Haize-bolada haundi bat etorri ezkero, ixa apurtzeko moduan. Erdixa-edo geratu jakon. Jarri nitzuan pentsatzen gabian, ta esan neban: "Baiña hori zerori... hori, aprobia ein bihar juat, ba, nik zeozekin". Ta buztiñakin akordau jatan. "Pruebia horretxekin ein bihar juat". Ein najuan, buztin pilla bat hartu, periodiko mordo bat... Juan nitzuan. Lehelengo zera hortik etorri zuan. Aizkoriakin horrek harrotutako zerok kendu najotsazen, aizkora zorrotzakin. Horrek bringa... dana bringauta jeuan, ba. Ta holako zulua ein najotsan, bete najuan dana buztiñakin, lotu najuan periodikuakin ta zerekin ipiñi najuan ta urtebete baten laga notsan geldi-geldik. Joe! Ixa osatuta! Aiba la ordia! Hau salbau juat! Gero, atzera beteta laga notsan beste urte betian ta kitto. Jo-ta zihero osatu! Total osatu!
- Buztiña da sekretua, orduan?
- Buztiña. Ta hemen... Honek ez juek, honek injenieruak-eta ez juek... Nik esan be ez [juet] eitten nik, e? Horrek, ba, [eron] gauzak ibiltzen jittuek eta. Baiña neria hori dok, e! Ta, gaiñera, matematikua ona, e! "Sin ninguna duda". [Hor], osatuta, Plaentxiako estaziñoko arbolia, hilda egon bihar zana, osatuta... Han beheko urkixa ez, e! Han beheian Santa Anako urki bat... akordau nitzuan harena be! Baiña ez jekan bizirikan. Ya [hari] txiki-txiki bat zekan, ta esan neban: "Ez noia hankarik sartzera". Horrek be iguala: golpeka ta golpeka, ba, ya azal-punta txiki-txiki bat ekan bakarrik. Ya... Ondio orrixak baekazen, baiña esan najuan: "Ez najoiak hankarik sartzera, bestela ni izango nok, ba, txarra. Horrek ez jakak bizirik. Hau hilda jaok.".

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia