Soraluze (Gipuzkoa)

Biografia laburra: eskolara noiz arte; gaztetatik umezain...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskola kontuak. Eskola munizipalak; mojak. Eskola amaitu eta umezain Bergarara. 14 urterekin Gasteizera umezain bost urtetan. Soraluzen gerra ostean lantegietan lan asko zegoela eta bertara itzuli zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan zeuek nun ibili ziñien? Edo nun...? Zela zan orduan?
- Bai. Munizipaletan.
- Bai.
- Herriko eskoletan.
- Munizipalak zian?
- Bai. Gero monjak be bazeren, e? Monjak. Baiña harek aberatsenak ziran.
- Orduan, ahal zanera juan bihar.
- Bai. Ta hamahiru urtekin eskolatik urten ta kriada. Ume zain edo kriada edo...
- Hemen, herrixan bertan?
- Ez. Lehenengo juan nitzan Bergarara ume zain. Eta han be ondo [nengon] ta atzera deittu osten etxetikan Vitorixara.
- Juateko.
- Juateko. Hamahiru-hamalau urtekin. Hartu maletatxo bat,— kartoizkua zan orduan, e— ta señak portamonedan. Juan Vitorixara ta munizipalari: "¿La calle Dato dónde está, por favor?" Erakutsi ostan ta han bazekixen nindoiala eta...
- Badakit, Dato kalia badakit nun dagon.
- Onbre, prinzipala da ha kalia.
- Eta deittu [otsen] tinbriari ta "Aquí estoy porque he venido" ta ala! Sartu ta...
- Barrura.
- "Con trece años, ¿eh?"
- "Con catorce años".
- Eta zenbat denpora han?
- Ba, han… ba… gerria baiño urtebete lehenago juan nitzan, "en el treinta y cinco". Ta gero han nenguan oso ondo, e! Oso ondo. Lau urte in nittuan. Lau... bost urte in nittuan etxe haretan, baiña oso ondo, e!
- Bost urtian, e?
- Bost urte ein nittuan han! Ta gero, bai ba, hamen hasi ziran zerak, taillarrak. Neskak-eta jente guztia orduan, asko sartzen zan, andrak eta neskak eta danak. Eta gure amak eta aittak hamen asko irabazten zala ta… ala! Oin ez dao holakorikan. Oin, zu konforme bazare leku baten, nahiz ta amak eta aittak esan etortzeko, ez dia etortzen.
- Ez, diferente dao oin hori...
- Baiña gu etorri egin bihar. "Estaba yo contenta allí". Oso pozik nenguan ni han. Baiña "aquí que se ganaba más", taillerretan asko irabazten zala ta ala! Etorri ein bihar. Ta gero hamentxe. Hamentxe lagunekin [...] ta ezkondu ta gero sei ume ta… Gure bizimodua! Gure bizimodua holaxe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia