Soraluze (Gipuzkoa)

Amandrea inude Bilbora

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Amandrea, inude joan zen Bilbora.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Holaxe, lehen be.
- Ta Bilbora-ta juaten zian kriada-ta hemendik-eta?
- Bai, gure ama... amama e, Bilbon e, inore, inore, umia haztera...
- Inude?
- Iñore, bai.
- Iñore?
- Inore, inode edo, iñode edo,... Bai ba, andria hil partuan eta umia jaixo ta andria hil ta gero e... umia hazi bihar baten batek eta... titixa emon bihar eta titirik ez [zeuan] eta halaxek umia hazi, Maria Karmen. Haura hamen egoten zuan, Mari Karmen. Pentsaik, ta ze diru-ta [...] orduan, e? Aitta, aitta han be sarri egoten zuan.
- Bilbon?
- Bai, gure aitta, erderaz ikasten be bai, Bilbon. Harek e, haren... harek, geratu zan gizonak, Maria Karmenen aittak… itxuria txaletak edo ez jakixat ze zekan. Han, e, han egoten zien bihargiñei gure aittak erueten ei jotsen kintzenia. Emoten ei jotsen eta... langilliei.
- Ta harek ze zian, senide?
- Senide ba, kitto! Ama hantxe hazittakua ta kitto, ezebez, senidia be ezebez.
- Baxili, hor badaok, ba? Hantxe kriau egon zuan urte mordo galantian.
- Haura be bai, e? Ta zer zan, etxe handixa ta?
- Etxia handixa, uf! Etxia... kale-etxia, e? Ta han etxian, e... zidarrezkua eguan ontzixa ta dana, zidarrezkua, koillara ta dan-dana, gauza guztiak zidarrezkuak. [...] Maria Karmen, “señoritia” esaten jotsen, “señoritia”, joder! Tuliakin ibiltzen zuan haura. Tulia zer dan ez dok jakingo? Tuliakin, tuliakin ibilten ei zuan haura, Bilbon, tuliakin. Tio Jose Mari ezkondu zanian hamentxe egon zuan haura.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia