Frontea etxetik gertu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-019-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: SEG-019/028
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Gerra, zuk ezautuko zendun gerra.
- Bai, nik hamahiru urte.
- Ta nola gogoratzen dezu gerra?
- Buf... hor, hamen euki gendun guk frentea. Ta etxea holaxe frenten.
- Ta moittu ziñeten etxetik?
- E?
- Etxetik aldein zenduen beste etxe batea?
- Ez, ez, han eon giñen gu, han eon giñen.
- Ta entzungo zenduen o ikusi o dana?
- Ikusi, tirok botatzen zittuen.
- Zuei?
- Guri... bala hotsa´re aitzen gendun, baiño nik ez dakit jotzea ez zuen tirauko o ze eitten zuen. Ni [ganaujaneta] jun ta eonda nau karretillekin ta karretillen azpiin sartuta, etzanda. Tiroka ai zien ta nere arten: "neuri igual tirauko ziek eta...". [...] altxau ta zeau.. Guri ez zikun ezer pasau, baiño...
- Ta etxetio ateatzen ziñeten?
- E? Bai, bai...
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!