Lima-lantegiko lana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-019-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: SEG-019/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-prozesuak
Transkripzioa
- Ta gero buelta ta limata, lima lantegia.
- Bai.
- Ta nola lortu zendun lan hori?
- Hauntza jutea? Lehengusu bat zeon han enkargatu ta harek, ordun eozein sartzen zan, harena juteko, hurrengo egunetik juteko. Jun nitzen ta pikadoratan, lima pikatzen arittu nitzen 20 urten. Ta ez da ofizio earra, e?
- Ta nola izatea ba? Ze...?
- Makinaan, makinaan jarri ta zea pikatzen ta. Ta bistea eta zea han´e puntun geatu ta zeak eitten. Oin harrezkeo jarri zittuen, e, zeak, "automáticamente". Topea hartzen zon garaien, fiu, haizeekin bajatzen zala, geatzen zala, jarri zittuen, bai. Ta hoi dana jarri ta gero hartu makinak eta hortik ez dakit Colombiaa o noa eaman zittuen. Bai.
- Danak jarri ta gero, e?
- A bai, bai, bai. Bueno ni lehentxio... handik jendek alde ein baiño leheno alde ein non, e? Bai, hirurogeita bi urtekin jubilau nitzen. Bai.
- Ondo, ondo.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!