Segura (Gipuzkoa)

Sorginak vs eskopetak

Sorginak vs eskopetak <p>Sorginen inguruko istorio asko bukatu egin ziren eskopeta agertu zen garaian. Sorginei buruzko esanak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sorginen inguruko istorio asko bukatu egin ziren eskopeta agertu zen garaian. Sorginei buruzko esanak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta sorgiñen asunto hoi?
- Sorgiñenak bai, sorgiñenak oindio´re badare akelarrekin-ta sinisten duenak. Sorgiñe esan zuen asko –gure aitte zanak esaten zon– sorgiñe asko gastau zala, eskopetea irten zon garaien. Hau irten zon garaien asko. Oain batzuk esaten due sorgiñe badala ez dala esan behar, baiña ez dala ere ez. Lehenoko zaharrak esaten zuen hori, e? Bazien sorgiñekin sinisten duenak eta bueno.
- Eta eskopeta bukau zanekoa zergatio esaten due?
- Eskopetak agertu zienen, tirok agertu zienen, "damba!" uxau omen zittuen haik. Igual gauen-ta irtetzen zuenak "uuuuuu" ta izarakin ta...
- Hoi da, ordun sorgiñak azkenen zer izango zian, gaztek...?
- Bai ta horik´e bai. Gero esaten due damak eta sorgiñek eta Aralargo damea ta sorgiñe pasa zala ta eskobekin ta. Ez dakit sinistea badao, akelarrea´re hor daukezu Zugarramurdin ta han´e hola juntatzen die. Oaindik badaude emakumak, oindio bai ezautzen dittut, zahar-zaharrak zeakin sinisten duenak oindio, zeakin, sorgiñekin-ta. Lehen esaten zuen: badala ez dek esan behar, baiño ez dala´re ez.
- Beittu, e?
- Bai.
- Ta sorgiñak ze zea... ze zea zeukien, ze itxura zeukien, txarra...?
- Bai, bai, sorgiñek bai. Tximosak eta erratzan gaiñen ibiltzen ziela, eta hura ailautako lekun suerte txarra izaten zala ta pasau eitten zala Aralardik Aizkorria, ta Murumenditik ez dakit noa ta...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia