Aramaio (Araba)

Fraidea sermoiak ematen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-037-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitari entzundako antzinako ipuina. Aramaiora jende "rebeldea" joaten omen zen, eta abadeak fraide bat ekarri zuen sermoiak botatzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik esango dutsut oin beste bat. Aramaixokue esango dutsut. Bueno, lehen be esaten ekin naz. Ba Aramaixon jente rebeldie, ezta? Ba ba ba famie! Zeroi, […] ez dakit, antziñe, ba txartxue. Ba abare horrek ezin domiñau ta. Aste santuetan, oin be egoten die ba frailiek. Oin gutxia, baina lehen egoten zien, gure gazte denporan. Frailiek aste santu danetan elixa danetan egoten zien, sermoiekin eta, konfesiñuek eta ene, negar erain eta holakotxiek. Bueno. Aramaixon. Ta abariorrek ezin domiñau, ta ekarri auen fraile bat. Eta, ba, jente txarra, batak bestiei parkaketan ez dutsena, jentie. Ta abariorrek esan utsen, herriko abariei esan utsen beste frailiek: "Bueno. Honek bai esan...". “Parkatuko dutsezue /parkatukutzezue/ akarri?” ta ixilik danak. “Bai esaten ez badaue, hor kamaran eukiko dittut bai, belak, ezta? Kaja baten. Jareingo dutseu /jareingutseu/ belai". Kamaratik bentanatik behera elixara, ez dakitzu? Gero demoniuek eta “kua! Kua!“. Ta “A cualquiera, a cualquiera!”. Ta beno. Ta, ba, hola. Ta ba abariorrek, frailliorrek, pulpittotik "Onak izen biher da /bida/, parkatu, gauza txarrak ez da ein biher, umiek [esan] biher daue… parkatuko dutsezue /parkatukutzezue/ batak bestiei?” ta "bai" iñok be ez. Danak ixilik, ezta? Barriro be hiru bidar “parkatuko dutsezue /parkatukutzezue/? Demoniue etorriko jatzue gero zerutik! Parkatuko dutsezue /parkatukutzezue/?” ta ixilik. Eta “Bota, bota Jaungoikuek zerak, bota, bota infernuko diabruek!” Etorri ta belak goiko horrek bentanako zulotik bota dittu elixara belak, ta belak elixan gabien argirik eta… “Kua! Kua!” ezta? Belok larri. Ta abarie “A cualquiera! A cualquiera!” Edozeiñi. “A cualquiera!” ta “Bai, bai, bai, jaune! Bai, bai, bai!”. Danak baietz, ezta? Dominau zittuen. Dominau zittuen, bai. Ta gero beste baten… “A cualquiera! A cualquiera!” horixe ba “kua! kua!” belok ta ba “a cualquiera!” ba edozeiñi ebaketako. Ta ene! danak “bai, bai, bai“ danak parka eske eta. Ta beste baten hola, ta beste baten… Famie txarra, Aramaixok beti, txarra baiña famie. Ta beste baten be hola ta, igual, orduen be ezin domiñau. Ta, bueno, ba abariek pentsau “Ba ilintixek ipiñi biher dittuu kamaran. [...] ifiniko dittuu ilintixek, ezta? Sartute. Eta bai! esan artien [laga] ta aber, parkatuko daue, bata bestiei parkatuko dutse. Ta iñor ixilik bada, botako dittugu ilintixok". Eta barriro hoixe ta esan ta esan ta ixilik jentie, ta “parkatuko dutsezue /parkatukutzezue/ batak bestiei? Izengo zare onak?” ta ixilik, eta “Jangoikue, bota, bota honei sue, sue Jangoikue! Suuue!” eta “xiii” elixe erdittik lilintixek, ezta? Goittik. “xiii! Xiii!” ilintixek, ta danak kurriskeka “bai, bai, bai, bai!” danak, Jangoikuek sue botata, kurriske baten eskuek zabalduta han… Horrek gure aittek kontetan uskun, e. Horrek gure aittek kontetan uskun ta ba… antziñe…
-Zelan esan dozu, ilintixek?
-Ilintixek. Suten egoten da, ba, zera sartute, egurre, ez dakitzu? Ta erdi erreta, ez dakitzu? Sartzen dozu sutan, hola egur bat. Ta erdixe erreten jatzu, ta gero ba keie ta hareik “shhh“ elixa erdire, ta “Ene!“ jente dana kurriskeka “bai, bai, bai! Barka!“ [alkarri ebatute] ta holaxe domiñau. Holan, holan, bueno hola esaten zittuen ta, beno, ba… Jesus, ba niri bakarrik nauenien horreik goguen eukitten jaittunat.
-Eta zelan akabetan zan hori?
-Ba ba ba kitto! Bata bestia parkatu zan ta ya esta. Parkatu zan ta ya esta.
-Danak konbentzirute.
-Bai. Konbenzirute, ba baten belakin ta bestien su horreaz.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia