Segura (Gipuzkoa)

Lehengo eta oraingo ohituren arteko parekotasunak

Lehengo eta oraingo ohituren arteko parekotasunak Lehen, baziren begiz jotako pertsonak. Lehen apaizarengana joaten zen jendea konfesatzera; gaur egun, jarrera horrek paralelismoa dauka psikologoarengana joatearekin. Lehengo eta oraingo ohiturak alderatu egiten ditu eta parekotasunak aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen, baziren begiz jotako pertsonak. Lehen apaizarengana joaten zen jendea konfesatzera; gaur egun, jarrera horrek paralelismoa dauka psikologoarengana joatearekin. Lehengo eta oraingo ohiturak alderatu egiten ditu eta parekotasunak aipatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Begiz jotako jendea-ta ba al zegoen? Begiz jotze...
- Bai, bai, begiz jotzen zuenak... pertsonak izaten zien, begikoa esaten [ziena zeonak], harek esandako gauzea kunplittu eitten zan. Ba "zuri gizona hilko zaizu" edo "zeuk akzidente txar bat izango dezu" edo... begiz jotakok hola esaten zuen ziela, bai, personak.
- Ta zer eitten zan begiz jota baldin bazeon baten bat edo? Juten zan intxisun batengana edo?
- Bueno, ez dakit. Apaizena-ta juten ziela esaten zuen.
- Apaizena.
- Bai, apaizena. Ta apaizek emango zien zea... Klaro, ordun konfesau eitten zan ta, bueno, nik askoi esan diet konfesua bai, baiño oain´e pixkat errepikau eitten da hori, e? Lehen konfesatzea juten zan ta harek esan ta harek lasaitzen zituen. Ta oain holakotan psikologona juten da pertsonea. Ta harei kontatzen dizkio danak, e? Pixka bat kopi bat badau hor, e? Ta harek gaiñea kobrau eitten do psikologok, e? Osea ke pixkat kopi bat. Eta nei esan die e bai, gu prozesion-ta ibiltzen gea ta, bai, "prozesioa, hori ya pixkat zea..." ta. Baiño, klaro, prozesioi beitzen badiozu, errepikau eitten da. Manifestazioa zer da? Prozesioa, ra-ra ibiltzen die. Estandartek eta irudik prozesion ibiltzen dienak zer die? Ba pankartak eta sloganak. Prozesion ibiltzen dien kantuk eta errezok zer die? Ba "riau-riau-auauauuuuu"... Ni pixka bat, ni hori fijatzen naiz, e? Pixka bat badaukela...
- Oso zea, ikuspuntu...
- Badaukela ikutu txiki bat, ezta? Historian erderaz esaten da "La historia se repite". Prozesioa eta manifestazioa bik bat die: prozesion jendea ta manifestazion jendea. Prozesion estandartek eta irudik eta han pankartak eta... eta prozesion errezoa "ora pronovis" eta besten "eiei riau" sloganak esaten die, hau askatu, bestea ein... pixka bat errepikau eitten dala.
- Parekotasun bat.
- Bai, bai, eta konfesiok´e bai. Konfesiok´e dana esaten ziozun ta "aaa" ta lasaittu [eitten zan]. Oain, berriz, asko psikologona juten die eta harei dana esplikatu ta eon zaiz lasai ta hau ta hura ta bestea ta... Gero [...] ez nao haren alde, e? Konfesion alde-ta ez nau, baiño han ez zuen kobratzen. Oain psikologok kobrau eitten due. Badauke parekotasun txiki-txiki bat.
- Arrazoi pixkat badaukezu, e? Ze oain´e bildurrak egongo die, beste era batekok eta...
- Hori da, ta lasaittu eitten zaittu ta... Ordun apaizek lasaitzen ziñuzten eta...
- Bai, hori da, hori da...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia