Segura (Gipuzkoa)

Atso gaixoak

Atso gaixoak <p>Lehen ere baziren superstizioak: katu beltzak, atsoak... Atsoei buruzko esanak eta usteak aipatzen ditu. Atsoak elkartu egin ziren, beraiei buruzko esanei aurre egiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen ere baziren superstizioak: katu beltzak, atsoak... Atsoei buruzko esanak eta usteak aipatzen ditu. Atsoak elkartu egin ziren, beraiei buruzko esanei aurre egiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta holako zeatan sinisten al zan, katu beltzak suerte txarra ematen zuela ta...
- Bai, bai. Katu beltzak jartzen zien garai hartan baten batei gaiztakerin bat ein nahi zionekon, bueno, hil eingo zola esaterakon, katu beltza jartzen zan txintxilika. Katu beltzak, bai.
- Hil eingo zola?
- Bai. Hori zan desafio bat. Katu beltza jarriz gero ya...
- Ta hainbesteaiñoko konfrontaziok egoten zian?
- Bai, bai. Beti egoten die. Horik gogor antzen baiño... Gero beste bat zien San Juan egunen, San Juan bezperan, atsoa. Atsoa zan ezkondu ta familiik ez zona. Ta atsoa izaten zan oso kastigatue, oso. Ta San Juan bezpera gabean esaera... esaten zan San Juan sun ondon kantatzen zan:

"San Juan bezpera gauean,
atsoak hasarre zirean,
ez zuten besterik egiten
alkarri muturrak hausitzen.
San Juan dabil soroetan arto ta garietan.
Artok eta gariak kutxan gorde,
atso ta sorgiñak labean erre".

Hori esan ta salto eitten zan. Beste bat zan hemen, atsoi izugarrizko higuie zien jendek. Osea, atsoa jartzen zan, ba, segimenik ez zon emakuma bat, kastigauta. Klaro ta beti ematen zion emakumei kulpa, orain aldrebes, orain izan daike gizona´re, ezta?
- Bai, bai.
- Baiño ordun beti emakumea zan kulpablea.
- Ta gizonak ez zon uzten emakumea?
- Ez, ez zon uzten, ez. Bueno, hori ere badakizu ze pekatu zan ta... Baiño kulpa danak familie ez izateanak danak emakumeei ematen zien. Ta hura zan atsoa. Atsoa. Eta San Juan bezperan, edo San Juan sue ein ta gero irtetzen omen zuen mutilek eta kantatzen omen zuen:

"Jauzi danok atsoen bila,
herri honetan badira mila,
egin dezagun danakin pila
eta higuin dezagun hazi hila."

Hori kantatuz juten omen zien atsok zeren lekua. Ta gero atsok ein omen zuen zea bat, kofradi bat bezela, horiei kontra eitteko eta atsok beheko errebalen omen zan atson etxeko-andra bezela eitten zona eta izena Kaxentxio edo, izena.
- Kaxentxio?
- Bai. Eta horrek han, atsok biltzen omen zien hori kontrarrestatzeko, bai. Atsok izugarrizkoh iguie izan zuen ordun.
- Bai, e? Eta elkartu ein zien garai hartan, e?
- Bai, bai, garai hartan, bai, bai, bai.
- Kuriosoa.
- Bai. Gero kantuk´e badie. E... "Atso zaharraren atorra zaharra...". E... "Atso zaharraren atorra zaharra...".

"Atzo, atzo, atzo,
atzo hil ziren hamar atso.
Baldin ardoa merkatzen ez bada
hilko dira beste asko.
Atzo, atzo, atzo,
atzo hil ziren hamar atso."

Holakok, atsok izugarrizko zea izan due.
- Kuriosoa da, e?
- Bai, bai.

"Atso zaharraren atorra zaharra,
beria balu ezer ez.
Kearrea baiño beltzago dago,
garbitutzeko alperrez."

Kantatzen zan, bai.
- Ordun atsok zeuken alper fama?
- Bai, balio ez zuenaren fama. Higuie, hazi hila... ordun zan indarra behar zona, familie ta indarra ta aurrea. Ta kulpea harek, gizonak euki zeiken igual-igual, ezta? Relazio baten bale. Baiño, bai, atsok izugarrizko kastigauta izan zien, bai. Ta kantu asko dau atsoi...
- Atson ingurun.
- Atsoi atakauta, bai.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia