Segura (Gipuzkoa)

Eskolako liburuak eta arbela

Eskolako liburuak eta arbela Eskolako liburuak oraindik gordeta dauzka, eta erakutsi egiten ditu. Eskola erdaraz izan arren, doktrina euskaraz egiten zuten. Arbela oinarrizko tresna zen eskolan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolako liburuak oraindik gordeta dauzka, eta erakutsi egiten ditu. Eskola erdaraz izan arren, doktrina euskaraz egiten zuten. Arbela oinarrizko tresna zen eskolan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero hor liburu gehio´re badauzketzu.
- Bai hemen liburuk guk ebali giñuzten dotriñak die hok, dotriñak, kristau ikasbidea.
- Euskeraz e dotriña?
- Bai, bai, euskeraz. Hor zan txokea. Hortan apaizek lan asko egin zuen. Guk eukitzen gendun ba... klaro, dana hor erderaz eta dotriña jun ta dana euskeraz.
- Dana euskeraz.
- Dana euskeraz, bai. Gero hemen dauzketzu ba ordun ibiltzen giñuzten liburuk eta geroxeokok, ya geroxeokok die. Hau geometrie, hau ya hamabost bat urtekin o hamalau bat urtekin ibiltzen [baziñen] eskolan, hauxe zan. Baiño haserakok, haserakok zien hok. Dotriña...
- `Martintxo´re ikusi det.
- Bai! `Martintxo´ leitzeko-ta ibiltzen gendun, bai.
- Baiño hori eskolan ematen zizuen, edo zuen kabuz?
- Hau gure kabuz, hau guk etxen ikasteko. Gurasok-eta ematen ziuen. Klaro, erderaz... hautza ez zeon eramaitek eta!
- A, `Xabiertxo´ da.
- `Xabiertxo´, bai. Gero hau ein zan, bueno "Historia Sagrada" hau esplikatzen ziun zapatutan, maixuk. Dana, `Historia Sagrada´, beinga...
- A zapatutan eukitzen zenduen?
- Bai, relijioa bai. Maixuk "Historia Sagrada" ematen ziun zapatutan. Eta gero dotriña ba... hemen dauzket nik zea asko... kriston gauz pillek. Ba hau da, esan nizuna, nik uste det originalena, hau. Hau, hau.
- Bai, bai!
- Gure garaiko papera eta koadernoa hau zan.
- Dana hoixe.
- Dana hoixe. Geroa hasi zien papelak eta horik eta...
- Ba hor asko´re ezingo zan idatzi edo bai?
- Bueno, bueno! Hemen ematen zuen igual... jartzen zuen igual lau ta bost zenbakie eta lau ta hiru ta batuketak "matemáticas" eta hemen izaten zan beste zean bat, beste asignaturan bat, baiño ba... guk ze ikasiko gendun ba! Bost, sei, zazpi urtekin...
- Klaro...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia