Segura (Gipuzkoa)

Ohean lo; eta mikeleteak

Ohean lo; eta mikeleteak <p>Beti ohean egin izan du lo; baina, garai hartan, hori ez zen erabat arrunta. Mikeleteak zer ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beti ohean egin izan du lo; baina, garai hartan, hori ez zen erabat arrunta. Mikeleteak zer ziren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta nun iten zenduen lo ta?
-E nik beti ohian. Han e etxe bat bazan, Mikelete esaten giñun, Mikelete badakizu zein, ez dakizu? Uain e guarda sillek bezela, horik eote zien mikeletek txapel gorrikin ta ibiltzen zien. Jantzie eukitzen zuen kaki kolorekoa, ta txapel gorrikin ibiltzen zien. Ta horik e eukitzen zuen, uain ertzainak bezela o estilo horta. Eta hak e han e eurikin, e, Izalgo kamiño hortan uain botata dao baiño hor’e bazan e [...] ta han lo itten nun lehendabizi. Ta gero hak desaparezittu zienen taberna. Nik beti ohian ein det lo, hori bai hori bai. Gero o a e, estelak o gizakuman jendek pajarrean itten zuen, garoa ta zea botata. A, halaxe ohittutako personea naiz ni.
-Bai ba, eta mikeletek bertan zeren zuk han lo iten zenunen, mikeletek?
-Mikeletea zan hango nausi, nausie, familie zeuken ta, harek’e lana ein behar zun garaien aparteko etxea han zeuken ere. Etxe, Hotzarte jakingo dezu ba, ba Hotzartekoa.
-A!
-Hotzarten’e hantxe kamionero etxea dau, baiño hura baiño beherago zan, ta gero bota in zuen, ya familie ya gastau in zan, ta gero ezkondu, ezkondu’re bai batzuk eta ezkondu ezkeo bakizu, etxea sobrante izaten da ta. Baiño beran lana han etxe, Etxegarateko o Hotzarteko tabernen ondon itten zon lana, itten zuen. Ta gero hak’e gastau zienen, ba ohian beste tabernan. Holaxe izan da gure.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia