Azpeitia (Gipuzkoa)

Gerra garaian, guardia zibilekin tratu ona

Gerra garaian, guardia zibilekin tratu ona <p>Gerra Zibilari buruzko oroitzapenak kontatzen ditu: guardia zibilak astero etortzen zitzaizkien etxera, eta ondo moldatzen ziren haiekin. Kuartela non zegoen eta zertarako pasatzen ziren guardia zibilak aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-057-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra Zibilari buruzko oroitzapenak kontatzen ditu: guardia zibilak astero etortzen zitzaizkien etxera, eta ondo moldatzen ziren haiekin. Kuartela non zegoen eta zertarako pasatzen ziren guardia zibilak aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra garaie ezautu zenun?
- Sobre, geyegi.
- Eta ze rekuerdo dauzketzu ordukok?
- Guardia zibilla ugari ta... Mekatxis! Guardia zibillak astero pasa ber zien etxez etxe.
- Astero?
- Astero
- Eta zerta etortzen zien etxea?
- "Firmas". Pasau ziela. Ondo arreglatzen giñan e? Guardia zibil bat bazan, hamengo basarritar danakin ondo arreglatzen zana. "¿Cómo se llamaba?" Jesus... Ez giñan besteiken ta, eta haure beti [...] zan. Danakin ondo arreglau baizen ta arre. Haure danakin.
- Rekisatzen zizuen etxea? Beidatzen zizuen?
- Ez, ez, ez, firmia hartzen zeben, hamendik pasau gea, ta yasta.
- Otorduik o eman behar izaten ziozuen?
- Ez, ke ba, kuartela Azpeitiko estaziyun ondun zeukeben, eta kartillak, zeako soldautzako kartilli, pasau ber izaten zeben urtin behin [...]. Ez, ez, guardia zibillekin ta edozeiñekin ondo arreglatzen zan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia