Segura (Gipuzkoa)

Sororako zakuak, eta soineko gorria janztearen arriskua

Sororako zakuak, eta soineko gorria janztearen arriskua <p>Baserrian aitarekin batera aritzen zen lanean; orduko zereginak aipatzen ditu. Lehen hotz handia egin arren, arropa ez zen hartarako egokia izaten. Soroko lanetan zebiltzala, zakua erabiltzen zuten euritik babesteko. Gerra garaian, soineko gorri bat jantzita izateagatik, komeriak izan zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-008-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian aitarekin batera aritzen zen lanean; orduko zereginak aipatzen ditu. Lehen hotz handia egin arren, arropa ez zen hartarako egokia izaten. Soroko lanetan zebiltzala, zakua erabiltzen zuten euritik babesteko. Gerra garaian, soineko gorri bat jantzita izateagatik, komeriak izan zituzten.

Transkripzioa

-Ta ze lan gehio gogoratzen dezu iten zenuela?
-Guk, baserrin ba baserriñ e aittekin batea ba, oain e ez da itten garik eta hola, baiño a goldan idikin itten zan ordun, uain tratorea dau, ta idikin itten zan ordun ta haren atzetik goldek botatzen zona, hura atxurtu, garie eitteko, hala ibiltzen giñen, ta egualdie, uain baiño txarragoa iten zittun izotzak eta lana iteko, baiño eskuk holaxe in, ta [...].
-Ta erropa ta’re ez zan izango uaingua bezelakua?
-Erropak e, guk e, e holako botak eta ene, abarka xaharrak, abarka batzuk, abarkak izaten giñun, zapatan estilokok baiña abarka batzuk izaten zien. Bai, ta hakintxe ta ezta gaiñea jantzik’e holako zeaik ez, zakue, burutik hartu eudie balin bazan zakue hartu, ta zakue hartu burutik eta hura.
-Ta ze iten zeniez zulon bat zakui o?
-Ez, hori, [...] nola esango det. Hau da zakue ezta? Zakue hau da, e? [...] ta zakuei buelta, honei eitten diozu zea bat, zulo bat bezela eukitzen do beheraka eukitzen do ta, hura, hura hartu burutik, bai.
-Hola ibiltzen ziñeten?
-Hola ibiltzen giñen, eudie balin bazan e soroa jun behar bagendun arbie ekarri o gure aittea hura jantzi ta beste, beste jantzik ez zeon, uain bezelako e zamarraik eta holako gauzaik, keba keba keba. Abrigoa bai, ni abrigokin ibiltzen nitzen, baiño azpitik uain bezela, gona lodik eta hola ez e, ta holako jerseik eta e, udaran ibilitako soinokoa, abrigon azpitik jantzi ta [...]. Hala izaten zan orduko e gurea. Klaro nik e, gerra irten zan garaien e akordatzen naiz e ze, guk bazkaria itten gendun e, zan Julion, “veinticinco de Julio” festa itten zan Seguran, eta genden e kanpon e familikok etorri zai eta, gure etxen frenten taberna bat dau e zan, kamiño ondon, eta genden ni soiñoko gorri batzuk, hemen uain e hilda dao baiño koiñata zan, ta harek eindakok, eta karo ordun zan gerrea, orduntxe pasau zan, eta bakarren batzuk e, ordun gorrie ta hola izaten zan, ta gorrikiñ neolako tiro bat botatzea omen zijozten, han tabernakok esan ezetz, kanpoko jendea zeola han e bazkaltzeko zai, eta hala geldittutakok.
-Eta gorriz jazteagatik e?
-Bai, soiñeko gorrikin gendelako, bai, bai, holaxen izaten zien gauzak garai hartan.
-Ya ya ya.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia