Markina-Xemeingo Udalak eta Badihardugu euskara elkarteak hitzarmena izenpetu dute 2013. urtean herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko. Proiektu honen barruan hainbat herritar elkarrizketatuko dira bertako hizkera eta ahozko ondarea biltzeko. Grabazioak bideoz egingo dira. Aurrez ere Lea-Artibaiko ahotsak izeneko proiektuaren baitan lan asko egin da Markina-Xemeinen.