Julian Maguregi Amesti
Markina-Xemein (Bizkaia) (1924)
Biografia
Gurasoak Markinakoak zituen, baserrikoak, baina kalera ezkondu ziren eta bertan jaio zen Julian. Hamahiru neba-arreba izan dira Julianen etxean, zaharrenak berak baino hamabost urte gehiago eduki zituen eta gazteenak berak baino hamahiru gutxiago. Ama hemeretzi urte zituela ezkondu zen eta azken semea berrogeita zortzi urte zituela eduki zuen. Aita errementaria eta ferratzailea izan zen eta tailerra eduki zuen. Gerra sasoian, inguruan zegoen ferratzaile bakarra izan zen eta Ondarroara joan behar izaten zuen astean bitan ganaduak ferratzera. Julianek ezin izan zuen eskola handirik jaso, gerra aurrean baino ez zen joan-eta. Hala ere, fabrikan hasi zenean bertan jasotzen zituen eskolak iluntzetan. Aitaren tailerreko lanaren inguruan hitz egin genuen berarekin egon ginenean, gerrako kontuez baita gaztetako ibileraz ere (jaiak, erromeriak...), besteak beste.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAR-056 | 2013 | Markina-Xemeingo ahotsak | Ainhoa Etxazarra |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute