Tomas Goiogana Urbieta

Markina-Xemein (Bizkaia) (1941)

Biografia

Artibai kalean jaio zen 1941. urtean eta bertan hazi zen, aitak jostundegia zuen bertan. Gurasoak ere markinarrak zituen. Zesta puntako pilotari prefesionala izan zen, atzelari postuan aritu zen. Herriko mutiko gehienak bezala umetan hasi zen frontoian jolasten, zortzi urte ingururekin eta 16 urte zituela. 1957. urtean Miamira (Florida, AEB) joan zen eta 1986an, 46 urtegaz erretiratu zen Bridgeport-en (Connecticut, AEB). Beraien etxean beti izan dute zesta puntan aritzeko ohitura, bera bere osaba baten bitartez murgildu zen horrexetan eta suhiak eta bilobak ere aritutakoak ditu. Jai-Alaiko puntako pilotari honegaz zesta puntari buruzko berriketaldia egin genuen. Euskal Herrian, Ameriketan zein Bartzelonan zesta puntako garairik onenak bizi izan zituen, 1968ko greba iskanbilatsua tarteko. Hiru belaunaldi desberdinetako pilotariak izan ditu kantxan lagun eta urte luze horietako bizi izandakoak eta zesta puntari buruzko zirrikitu guztiak izan genituen berbagai. Berriro jaioko balitz, zestalaria izan gurako zuela dio.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAR-064 2014 Markina-Xemeingo ahotsak
MAR-065 2014 Markina-Xemeingo ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia