Gipuzkoako zuhaizti motzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako egitasmoa da Gipuzkoako zuhaizti
motzak. 2010ean eta 2011n hainbat elkarrizketa egin zizkieten adineko pertsonei, zuhaitzak
moarrotzeko teknika tradizionalak zein modernoak jasotzeko. Helburua da gero teknikak
praktikan jartzea, belaunaldi berriei erakustea. Horretarako, zuhaitzak moarratzeko
praktika egokien bilduma gidaliburua argitaratuko dute. Elkarrizketak Alvaro Aragon
eta Jose Ramon Agirre Marronek egin dituzte.

Zuhaitzak moarratzeko ohitura galdu egin denez, zuhaitz horiek arriskuan daude, eta
baita haiekin lotutako bioaniztasuna ere. Gipuzkoan zuhaizti motzak kontserbatzeko
ekimena ez da teknikak jaso eta zabaltzera mugatzen, askoz zabalagoa da. Europako
Batzordearen babesa lortu du (Life + Natura 2008), eta hainbat elkarte eta erakunde ari
dira parte hartzen, Gipuzkoako diputazioko Mendi eta Natura Inguruneko Zuzendaritza
Nagusiaren gidaritzapean: Eusko Jaurlaritza, Basoa Fundazioa, Aranzadi Zientzia
Elkartea eta ItsasMendikoi.

Zintak

KodeaDataHizlariak
ARE-079 2011 Abasolo Askasibar, Patxi - Gallastegi Lamarain, Maria
ATA-039 2010 Apalategi Tolosa, Joxe Manuel
ATA-040 2010 Apalategi Tolosa, Joxe Manuel
AZK-051 2010 Osinalde Garitaonandia, Jon
BEL-011 2010 Etxabe Ezeiza, Pedro Juan - Mendiola Aldalur, Karlos
BEL-012 2010 Etxabe Ezeiza, Pedro Juan - Mendiola Aldalur, Karlos
ELG-066 Elkoro Ansola, Migel
ELG-067 Elkoro Ansola, Migel
ESK-075 2011 Biteri Azurmendi, Francisco
ESK-076 2011 Biteri Azurmendi, Francisco
ESK-077 2011 Beitia Arejolaleiba, Tomas
ESK-078 2011 Beitia Arejolaleiba, Tomas
ETX-040 2010 Lizarraga Larraza, Xanti
ETX-041 2010 Lizarraga Larraza, Xanti
IRU-017 2010 Nazabal Dorronsoro, Joxe
IRU-018 2010 Nazabal Dorronsoro, Joxe
LEG-064 2011 Biteri Mendieta, Gregorio
LTZ-002 2011 Barriola Zabaleta, Migel - Barriola Zabaleta, Patxi
OIA-114 2010 Elizondo Lekuona, Domingo
OIA-115 2010 Etxarte Pikabea, Jose Manuel
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia