Tomas Beitia Arejolaleiba
Eskoriatza (Gipuzkoa) (1933-2018)
Biografia
Emalditxiki baserrian jaio zen. Aita bertakoa zuen eta ama auzo bereko Ortueta baserrikoa. Hamabi anai-arrebatatik bigarrena izan zen. Ganaduaz gain, ehun erletik gora ere izan izan zituzten. Maringo eskolan ikasi zuen seitik hamabost urtera arte. Juan Lopez de Lazarraga maisu arabar falangistak euskaraz egiteagatik ematen zituen belarrondokoak gogoan ditu. Ikazkin eta basolanetan jardun zuen gaztetan. Egurra eta ikatza trenean nola kargatzen zuten kontatzen du. Roneo lantegian urtebete egin zuen, eta gero Ulgor eta Copreci kooperatibetan jardun zuen erretiroa hartu arte. Garaikoa baserrira ezkondu zen, bertako Josefina Azkaraterekin eta bi alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ESK-063 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ESK-077 | 2011 | Gipuzkoako zuhaizti motzak | Jose Ramon Agirre - Alvaro Aragon |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute