Joxe Nazabal Dorronsoro

Irura (Gipuzkoa) (1934-2015)

Biografia

Itsasoko Albitxu Ondo baserrian jaioa. Ama Zaldibiakoa zuen eta aita, artzaina, Itsasokoa. Dorronsoro abizena, ordea, Ataundik omen datorkio, aitona hangoa zuen eta. Albitxu Ondo baserria Itsasoko Astigarreta auzoan dago, eta lurrez Itsaso egiten bada ere, Beasaindik hurbilago dago. Soroak ere, gehienak, Beasaingo lurretan zituen orduan. Joxe herri-eskolan ibili zen, Astigarretan, bederatzi urte bete arte. Orduan La Salle-n hasi zen, Beasainen. Hogeita bost urte bete arte baserrian egin zuen lan, eta ondoren fabrikan hasi zen lanean, fundizioan. Han urte askoan egin zuen lan, Lazkao Txikirekin batera.

Zintak

KodeaDataProiektua
IRU-003 2010 Euskal Herriko Ahotsak
IRU-004 2010 Euskal Herriko Ahotsak
IRU-005 2010 Euskal Herriko Ahotsak
IRU-017 2010 Gipuzkoako zuhaizti motzak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Karea nola egiten den
2 Karearen erabilera
3 Aspaldiko karobiak
4 Karea baratzeko zomorroak hiltzeko
5 Letxera paretak zuritzeko
6 Harrobiko lanak
7 Harrobian leherketak nola prestatzen ziren
8 Segurtasunik gabe harrobian
9 Segurtasun sistema korrika alde egitea zen
10 Harriak mandoekin kargatzen
11 'Lazkao Txiki'ren hizkera berezia
12 'Lazkao Txiki' igeltsero lanetan
13 'Lazkao Txiki'ren bertsoak paretean
14 'Lazkao Txiki'ren laguna izan zen
15 Erasunen, 'Lazkao Txiki'rekin
16 'Lazkao Txiki'ren umore ona
17 'Lazkao Txiki'ren bromak
18 'Lazkao Txiki'ren lagunak
19 'Lazkao Txiki'ri gustatzen zitzaion euskara
20 'Lazkao Txiki'ri Leitzako euskara gustatzen zitzaion
21 Euskara inguruko herrietan
22 Gazta nola egiten den
23 Gazta nola egiten zen lehen
24 Gazta ketua egiteko
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia