Euskararen historia soziala Bergaran

Gerraosteko euskalgintzaren memoria jaso eta zabaltzea. Hori da Bergarako Udalak abian jarritako egitamoaren helburua. Herriko euskararen historia soziala ezagutaraztea. Izan ere, herritar asko ibili da euskarari eusten eta eragiten Bergaran, hainbat alorretan: hezkuntzan, antzerkian, bertsolaritzan, hizkuntzalaritzan, kantagintzan... Bai gerra aurrean eta baita gerraostean ere. Gerraosteko mugimenduak eta lanak behar bezala jaso gabe zeuden, 50-80. hamarkaden bitartekoak, eta horixe da Badihardugu elkarteari eskatu ziona: hainbat alorretako 15 pertsona elkarrizketatu, eta testigantzak lantzea, ondoren ezagutzera emateko. 2020ko otsailean eman zuten egitasmoaren berri, baina COVID19a tarteko, 2021eko martxoan hasi ziren elkarrizketekin. 2022 hasierarako elkarrizketatu kopurua 24 pertsonakoa zen eta 2022ko abenduan 21 minutuko ikus-entzunezkoa prestatu zuten jasotako testigantzekin; erakusketa eta hitzaldia ere antolatu zituzten. Elkarrizketekin jarraitu, eta 2023ko abenduan, Izotz ondoko eguzki: Bergarako euskararen historia soziala 1940-1980 liburua plazaratu zuten. 

Zintak

KodeaDataHizlariak
BER-390 2024 Berraondo Juaristi, Patxi
BER-391 2024 Larrañaga, Rosa Mari
ESK-092 2021 Madinabeitia Elorza, Dominika Bideoaren ikonoa
ONA-290 2021 Elortza Egaña, Jerardo Bideoaren ikonoa
ONA-292 2023 Villar Oiarzabal, Jose Antonio Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia