Jerardo Elortza Egaña
Oñati (Gipuzkoa) (1944)
Biografia
Oñatiko Kale Zaharrean jaio zen. Aita Torreauzoko Lazarraga (Elazarra) baserrikoa zen eta ama, berriz, Garibai auzoko Dolaetxe baserrikoa. Aleman filologia ikasi zuen Deustuko eta Münster-eko (Alemania) unibertsitateetan. Bergarako Aranzadi ikastolan hiru urtez irakasle jardun eta gero UNEDeko Euskal Kultur departamentuan beste 19 urtez jardun zuen. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailean urtebetez lan egin ostean, Oñatiko Mondragon Unibertsitatean irakasle izan zen erretiroa hartu zuen arte. Bidegileak liburuxken bilduma zuzendu du. Euskaltzale eta historiazale amorratua da Jerardo. Oñatiko Teresa Letamendirekin ezkondu zen eta seme-alaba bi izan zituzten. Hainbat elkarrizketa egin zaizkio, gai askori buruz hitz egin du.
Zintak
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute