Oñati (Gipuzkoa)

XVI. mendeko eraikuntza garrantzitsuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-024-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

XVI. mendean aldaketa etorri zen Oñatiko kale aldera: hainbat eraikuntza oso garrantzitsu eraiki ziren mende horretan.

  1. 1510-1520 artean San Pedro auzoko Lazarragatarrak kalera etorri ziren, gaurko dukearen etxean bizi izatera. Parrokia barruan kapera bat eraiki nahi izan zuten, euren hilobia han jartzeko, baina dukeak, orduko San Migel parrokiako patronoak, ez zien baimenik eman obra egiteko. Lazarragatarrek Errege Katolikoen gortean lortu zuten Bidaurretako monasterioa eraikitzeko baimena, eta kondearekin auzi luze bat izan ondoren eraiki zuten.
  2. 1530 inguruan Oñatiko seme batek, Avilako eta Mallorkako apezpiku izandako Rodrigo Mercado de Zuazolak, kondearen baimenarekin parrokia barruan kapera eder bat eraiki zuen, bere mausoleoa bertan jartzeko.
  3. Parrokiako klaustroa. Obra zaila bezain ederra. Erregearen gortean aristokraziak lortutako diruarekin eraikia.
  4. Unibertsitatea 1539-1550, eraikuntza zibila, elizatik apartekoa.

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia