Jose Antonio Villar Oiarzabal

Oñati (Gipuzkoa) (1939)

Biografia

Maletenean jaioa, Santa Marinan. Aita Olabarrietakoa zuen eta ama inklusakoa, 12 urtera bitarte Villabonan bizi izandakoa. Hiru senidetan zaharrena, gerra bukatu berritan jaioa. 3-6 urte artean mojekin ibili zen eskolan, eta ondoren maristekin; fraidekume joan zen Nafarroara eta Antzuolara, baina ez zen fraide bihurtu eta 19 urterekin Oñatira bueltatu zen. Garay lantegian hasi zen lanean. Garai horretan bakarlari moduan kantuan hasi zen eta baita gitarra irakasten ere. Oñatiko Irrintzi zortzikotearekin ere ibili zen. Ez Dok Amairu taldearen sorreran egon zen eta bi disko txiki klandestino grabatu zituen, euskaratutako abesti dantzagarriekin. Bergarako Ariznoa dantzalekuko orkestrako abeslaria izan zen hogei urtean. Hainbat lanetan jardun du: besteak beste, musika-tresnen denda eduki zuen, soinu teknikari gisa aritu izan da, aktore lanetan ibili zen Goenkalen eta idazlea ere bada. Laboratorium museoan egindako elkarrizketa, Bergarako euskararen historia soziala jasotzeko. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-292 2023 Euskararen historia soziala Bergaran

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Oñatiko Maletenean jaioa Bideoaren ikonoa
2 Amona eta ama gerratik ihesi Bideoaren ikonoa
3 Errekisatutako josteko-makina berreskuta zuen amak Bideoaren ikonoa
4 Gerraren eraginak Bideoaren ikonoa
5 Ama, inklusakoa umea izan zen Bideoaren ikonoa
6 Maristetan euskaraz hitz egiteagatik zigortuak Bideoaren ikonoa
7 Kritikotasunak erlijiotik aldendu zuen Bideoaren ikonoa
8 Musikan nola hasi zen Bideoaren ikonoa
9 Gitarra irakaslea Bideoaren ikonoa
10 Irrintzi zortzikotea Bideoaren ikonoa
11 Disko klandestinoak grabatzen Bideoaren ikonoa
12 Bakarlari bezala hamar urtez Bideoaren ikonoa
13 Galdakaoko Andra Mari dantza-taldearekin abesten Bideoaren ikonoa
14 Modako abestiak euskaraz abesten Bideoaren ikonoa
15 Arrasate Orkestina I Bideoaren ikonoa
16 Artisten arteko konpetentzia ez zaio gustatzen Bideoaren ikonoa
17 Arrasate Orkestina II Bideoaren ikonoa
18 Arrasate Orkestinaren diskoa eta kantak Bideoaren ikonoa
19 Musika modernoa egiten zuen, dantzagarria Bideoaren ikonoa
20 Ez Dok Amairuren sorrera eta lehen kontzertuak Bideoaren ikonoa
21 Ez Dok Amairu uzteko arrazoiak Bideoaren ikonoa
22 Musika militantzia bezala Bideoaren ikonoa
23 Bergarako Ariznoa dantzalekuko orkestrako kidea Bideoaren ikonoa
24 Bergarako Ariznoako orkestraren kideak Bideoaren ikonoa
25 Ariznoa dantzalekua beti jendez lepo Bideoaren ikonoa
26 Dantzalekuak ligatzeko lekuak ziren Bideoaren ikonoa
27 Ariznoan orkestrarekin jotzen zituzten kantak Bideoaren ikonoa
28 Kanta asko euskarara itzuli ditu Bideoaren ikonoa
29 Urretxindorrak eta Ameslariak taldeekin harreman ona Bideoaren ikonoa
30 Musika, sentimenduen adierazle Bideoaren ikonoa
31 Euskararen egoera kolokan dago Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia