Azpeitiko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2009an jarri zuten martxan Azpeitiko ahotsak proiektua, ekainean sinatu zuten lankidetza hitzarmenarekin. Herriko nagusienen bizipenak eta euskara jatorra jasotzea da proiektuaren helburua. 2009-2010 urteetan 50-60 lekuko elkarrizketatu dira eta ondorengo urteetan grabazio horiek landu eta sarean jarriko dira ikusgai.