Francisco Gurrutxaga Iturralde
Nuarbe auzoa; Azpeitia (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
1935ean jaio zen Nuarben. Ama kaletarra eta aita Loreto baserrikoa zituen. Eskolan, Nuarben eta Urrestillan ibili zen. 14 urte bete zituenerako utzi zuen eskola, eta aitari otarregintzan laguntzen hasi zen. Kale-etxean bizi ziren, eta etxe azpian otarre lantegia zuten. Nuarben garai hartan otarregile asko zen, eta Patxik eta aitak ere lan ugari izaten zuten, inguruko herrietarako eta Espainia osorako lan egiten zuten eta. 40 urtera arte aritu zen otarregile lanetan, eta, ondoren, lana urritu zenean, lantegian hasi zen lanean. Azpeitiko 'Muebles Loiola'-n, Itsasondoko tailer batean, Azpeitiko 'Danona'-n, Berriatuko 'Cicautxo'-n, Arrasateko Garagartzan eta azkenik Oñatiko 'Fagor'-en aritu zen lanean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZP-056 | 2010 | Azpeitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute