Azpeitia (Gipuzkoa)

Otarregintzaren gailurra eta beherakada

Otarregintzaren gailurra eta beherakada Emakumeek saskiak egiteko prozesuan zer lan egiten zuten azaltzen du. Lehen Nuarbeko etxe gehienak otarregintzatik bizi ziren, baina plastikoa iristeak beherakada handia ekarri zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-056-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakumeek saskiak egiteko prozesuan zer lan egiten zuten azaltzen du. Lehen Nuarbeko etxe gehienak otarregintzatik bizi ziren, baina plastikoa iristeak beherakada handia ekarri zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta emakumeek bazuen otarrea?
- Bai bai, emakumiek iten zuen zumitzek apaindu're bai askok ta baita otarra iten'e, otarrie ihotzen izaten da ba? Iho in ber izaten da hua, bueltan zea. Emakumiak askok ihotzen ta onak izaten zin emakumik e? Ihotzen. Bai. Bueno, ta otarria josi danak emakumik. Josi esaten zako zuk arua hasten diyozu, bueltako aru hoi otarriai, arua izaten da ba, goiko aro hua. Ta gero han tartie gelditzen da. Ta tarte hura egin ber izaten du beste zumitz batekin josi, ta hure emakumiek iten zun.
- Esan leike ordun Nuarben etxe gehienak...
- Bai bai, Nuarben danak zesteruak.
- ... otargintzatik bizi ziela.
- Hoixe. Ta garai bat'e izan zun fabrikan baiño diru gehio irabazten zana, osau ezinda're pediduek. Dana otarri ber. Baiño geo zea in zan, galtzen jun zan. Ta geo plastiko sartu zanen, ordun ta gehio galdu zan otarria. Plastikuk eman ziyon paliza haundiya.
- Zuk noiz arte segi zenuen otargintzan?
- Nik berrogei urte arte.
- Berrogei urte arte?
- Bai. Ta aitta, berriz, bere bizitza guztiyan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia